Mikhail Tal

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mikhail Tal.

Mikhail Tal (letonieraz: Mihails Tāls; errusieraz: Михаил Нехемьевич Таль; Riga, 1936ko azaroaren 9a - 1992ko ekainaren 28a) letoniar xake jokalaria, Nazioarteko Maisu Handia eta Munduko Xake Txapelduna izan zen.

Xakearen historian izan den jokalari argi eta intuitiboenetako bat da. Talen kalkuluen sakontasunari eta erasoen edertasunari esker, jokalari handienetakotzat hartu izan da. Hala ere, ez zuen lortu Bobby Fischer garaitzea. 1960an munduko txapeldun izan zen, Botvinnik garaitzean, baina Botvinnik beraren aurka galdu zuen titulua hurrengo urtean. Osasun arazoak zirela-eta, gero eta txapelketa gutxiagotan parte hartu zuen, baina nabarmen erakutsiz bere xakerako gaitasunak berdin-berdin jarraitzen zutela. Ondoren, munduko jokalari onenen analista izan zen.

Sei aldiz irabazi zuen SESBeko Xake Txapelketa, 1957, 1958, 1967, 1972, 1974 eta 1978an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mikhail Tal Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Mikhail Botvinnik
Munduko Xake Txapelduna
1960-1961
Ondorengoa
Mikhail Botvinnik