905eko Iruñeko estatu kolpea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

905. urtean Iruñeko Erresumako estatu kolpeak Semeno leinua Aritza leinuaren ordez jarri zuen.

Aurretikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

824an Eneko Aritzak Iruñeko Erresuma sortu zuen Tuterako Banu Qasi eta Iruñeko diozesiren laguntzari esker[1]. Gainera, bere leinua berezko ere sortu zuen: Aritza leinua hain zuzen ere.

Bere ondorengoek Erresuma finkatzeko lan egin zuten eta horretarako hegoaldean zituzten Banu Qasiekin ezkontzaren bidezko aliantzak sortu zituzten. Era berean, inguruko konderrietan bere nagusitasuna ezartzea saiatu zuten. Hala ere inguruko botereekin arazoak ere izan zituzten, batez ere, Kordobako emirerriarekin.

Kanpoan ez ezik, Aritzatarrek barruan ere arerioak ere izan zituzten, nagusiena agian egungo Araba eta Nafarroa arteko mugan lurralde-jaunak ziren Ximenatarrak. Hauek, Aritza leinuaren boterea Iruñeko gortean urritu eta arazoak zituenean, erregekide edo erregeordetzat agertzen dira agirietan[2].

Gertuko erresuma eta konderriek ere bere boterea finkatzen ere ari ziren. Hona hemen bere egoera 905. urtean:

Parte hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aritza leinua Semeno leinua
Buruzagia Balizko aliatuak Buruzagia Balizko aliatuak
Orti Gartzez Lubb ibn Muhammad (Banu Qasi) Antso Gartzes Alfontso III.a Asturiaskoa (Asturiasko Erresuma)
Garindo II.a Azearitz (Aragoiko konderria)
Ramon I.a Pallarsekoa (Ribagortzako konderria)[6]

Estatu-kolpea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antso Gartzes Gartzea Enekoitz 870ean hil zenean Onsella ibaiaren haranean jauntxoa izan zen. Laster hasi zen inguruko lurraldeetan eskuak sartzen. 905ean Alfontso III.a Asturiaskoa, Garindo II.a Azearitz eta Ramon I.a Pallarsekoaren laguntzarekin Iruñean sartu eta Orti Gartzezek, Aritza leinuaren azken erregea, tronuari bere alde uko egitera behartu zuen[7]. Horretarako Ortiren semeen eskubideak indargabetu zituen Tota Ortiren iloba eta Antsoren emaztearen alde. Aritzatarra monje bihurtu eta Leireko monasterioa hil zen. Antso, berriz, bere buruarentzat "Iruñeko errege" titulua aldarrikatu zuen lehendabizikoa izan zen[1].

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Semeno leinuak erabat aldatu zuen erresumaren aliantzak: Banu Qasitarrak baztertu eta inguruko erresuma kristauekin batera lan egin zuen. Antso Gartzesek, Ordoño II.a Leongoaren laguntzaz, Naiara konkistatu zuen[8].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Roger Collins, Los vascos, Alianza Editorial, 1985. ISBN 84-206-2592-2 .166. orr. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "Collins" defined multiple times with different content
  2. Lakarra de Miguel, José María. "Textos navarros del Códice de Roda". Estudios de Edad Media de la Corona de Aragon. 1:194-283 (1945).
  3. Martínez Diez, Gonzalo (1993): "Alfonso III" Palentzia: Palentziako Diputazioa. ISBN 84-86844-98-3
  4. Catalunyako istoriak - TVC
  5. Sánchez Albornoz, Claudio. "Problemas de la historia Navarra del siglo IX". Vianako Printze Erakundea, 20:5-62 (1959).
  6. Pérez de Urbel, Justo. "Los Primeros Siglos de la Reconquista, (Años 711-1038)" España Christiana: Comienzo de la Reconquista (711-1038) aldizkarian. 6. Liburukia. Madril: Espasa Calpe, 1964. 297. orr.
  7. Pérez de Urbel, Justo. "Lo viejo y lo nuevo sobre el origin del Reino de Pamplona". Al-Andalus. (1954)
  8. Rodríguez Fernández, Justiniano (1997): "Reyes de León (I). García I, Ordoño II, Fruela II y Alfonso IV" Burgos: La Olmeda. ISBN 84-920046-8-1