Semero leinua

Wikipedia(e)tik
Semeno leinua» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Semero leinuaSemeno izenaz ere ezaguna[oh 1]— euskal jatorriko Erdi Aroko errege etxe bat izan zen, X. mendetik XIII. menderaino iraun zuena. Ramon Menendez Pidalen aburuz, Semerotarrek «Espainia europartu zuten».

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehendabiziko Semeroak IX. mendean Nafarroako zenbait eskualdeko duke edo erregeordeak ziren, Aritza iruindar leinuaren menpe zeudenak. Haien armarriko ikurrek erakusten dutenez, Arabakoak edo mendebaldeko Pirinioetakoak. Hala ere, lehen uste zen haien jatorrizko etxea Gaskoinian zegoela.

905ean, leinuko Antso Gartzezek, kanpoaldeko laguntzari esker, Aritza leinuko Orti Gartzez lekualdatu eta monarkia sendotu zuen. Hori zela eta, orduko iberiar musulmanek Banu Sanyo (arabieraz: بن سني; Antsoren semeak esan nahi duena) izena erabili zuten leinua aipatzeko.

Leinuko lehendabiziko errege nagusia Antso Nagusia zen, 1000 eta 1035 artean Iruñeko Erresuma ez ezik Aragoi, Gaztela eta Ribagorza eskubidez eta Leon konkistaz ere gobernatu zuena. Bartzelonako konde eta, ziur asko, Gaskoiniako duke menpe izan zuen. Imperator totius Hispaniae ezizena hartu zuen. Hil ondoren, semeak bere lurraldeak banatu eta Semero leinua hedatu zen.

Fernando Handia Leon eta Galizia konkistatu zituen 1037an, horrela leinuak Iberiar Penintsulako kristau lurralde guztiak zituen menpean. Alfontso VI.ak enperadore titulua eskatu zuen.

Alfontso I.ak laburki berreskuratu zituen leinuaren lurralde guztiak, Aragoiri eta Nafarroari ezkontzaren bitartez Gaztela eta Leon erantsi zizkienean. Enperadore titulua ere eskatu zuen. Bera hil zenean, erresuma guztiak berriro banatu eta emakumeen eskuetan geratu ziren. Antso VII.a Nafarroakoa 1234an hil zirenean Semero leinua bukatu zen.

Errege-erreginen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Letra lodiz, errege-erreginak. Parentesi artean, titulua aldarrikatu zuten urtea.

Nafarroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aragoiari lotuta 1076tik 1134ra.
Nafarroa Xanpaina leinuaren eskuetan 1234an.

Gaztela, Leon eta Galizia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leon eta Galizia konkistatu zituen 1037an.
Galizia Borgoina leinuaren eskuetan 1111an.

Sobrarbe eta Ribagorza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sobrarbe eta Ribagorza Aragoian sartu ziren 1043an.

Aragoi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aragoi Bartzelonako kondeen eskuetan 1037an.

Viguera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Viguera berriro Nafarroako Erresuman sartu zen 1030ean.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hala Semeno nola Semero formak Euskal Onomastikaren Datutegian onetsiak ageri dira. Alabaina, Orotariko Euskal Hiztegiak, «arima» sarreran, honako hau dakar:
    « Etim. De lat. anima, acaso por intermedio de *alima, con disimilación de nasalidad, como en med. Semero, patr. Semeroyz, de Semeno, Semeno(n)is.  »
    Alegia, Semero euskarazko izentzat hartzen du, eta Semeno latinezkotzat.

    Bestalde, Mitxelena eta Irigarairen «Nombres vascos de persona» artikuluan, Semero euskal izena ageri da; Semeno, aldiz, ez.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Semero leinua Aldatu lotura Wikidatan