Alde Zaharra (Getaria)
Getariako Alde Zaharra | |
---|---|
Euskal Herria | |
Alde Zaharraren ikuspegi orokorra. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Getaria |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°18′14″N 2°12′15″W / 43.30375°N 2.20408°W |
Getariako Alde Zaharra Gipuzkoako Getaria udalerriko alde zaharra edo herrigunea da. 1971an Gipuzkoako kultura ondasuna izendatua izan zen.
Muino harritsu batean gainean dago, San Anton uhartearen parean. XV. mendean hau kostari artifizialki batu zitzaion. Bien artean babesa ematen diote Getariako kaiari, mendeetan zehar herriaren aberastasun iturri izan denari eta gaur egun oraindik arrantzari lotua dagoena Alde zaharreko Erdi Aroko kale paraleloak itsasalderuntz jaisten dira.
Oraindik Aro Berriko harresiaren aztarnez inguratua dagoen erdiguna historikoan daude monumentu nagusienak, besteak beste, balio historiko handia duten Salbatore eliza, Zarautz dorretxea eta Otxoa Ibañez de Olano dorretxea, beste hainbat jauregi eta etxe gotiko eta barrokoen aztarnak eta zenbait aztarnategi arkeologiko. Alde zaharrean aurki ditzazkegu ere erreferente gastronomiko diren zenbait eraikin eta jatetxeen kanpoaldean kokaturiko parrilak.
Ondasun nabarmenak
Eraikinak
- Aduana zaharra
- Aldamar dorretxea
- Almiranteen kaleko etxeak
- Asuenekoa etxea
- Enbildarren etxea
- Getariako harresien itsas frontea
- Getariako harresien lurreko frontea
- Getariako udaletxea
- Getariako pilotalekua
- Indianokua jauregia edo Larrunbide etxea
- Kale Nagusiko 16. zenbakiko etxea
- Cristobal Balenciagaren jaiotetxea
- Martin Mirubia kapitainaren etxea
- Otxoa Ibañez de Olano dorretxea
- Romero-Etxabe-Asuatarren jauregia
- San Salbador eliza edo Salbatore eliza
- San Roke kaleko etxe gotikoak
- Udaletxe Zaharra
- Zarautz dorretxea
Erautsitako etxeak
- Baltasar Urkiola kapitainaren etxea
- Basurtotarren etxea
- Estella-Arpatarren etxea
- Getaria etxea
- Joan Sebastian Elkanoren jaiotetxea
- Martin Mirubia kapitainaren etxea
- On Migel Nekolalderen dorrea
- Pabloenekoa etxea
- Segura etxea edo Campostarren etxea
Monumentuak
- Elkanoren estatua (Getaria, Gudarien enparantza)
- Elkanoren estatua (Getaria, Elkano plaza)
- Elkanoren omenezko monumentua
- Pietatearen kapera
Kaleak
- Aldamar kalea
- Arnao jenerala kalea
- Elkano kalea
- Kale Nagusia
- Katrapona pasabidea
- Iribarrena kalea
- San Roke kalea
Plazak
Ikus gainera
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |
Kanpo estekak
Getariako auzoak | ||
---|---|---|
Alde Zaharra | Askizu | Meaga | San Prudentzio | Eitzaga |