Erdialdea (Errenteria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Alde Zaharra
Errenteria, Euskal Herria

Oreretako udaletxea jaietan 2.JPG

Herriko plaza eta udaletxea.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Errenteria
Koordenatuak Bete koordenatuen datuak Wikidatan (sortu item berria lehendik existitzen ez bada) kokapen mapak eta koordenatuak behar den moduan ager daitezen.
Demografia
Biztanleria 5,096

Errenteriako Erdialdea udalerri horretako gunea osatzen duen auzoa da. Erdialdean daude zerbitzu gehienak, Errenteriako udaletxea eta posta-zerbitzua adibidez.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1320. urtean, Alfontso XI.a Gaztelakoak Oiartzoko biztanleei bizitoki gotortu bat eraiki zezaten baimena eman zien (hiribilduaren estatusa edukiko zuen). Une horretatik aurrera, eta XV. mendearen bukaera arte, hainbat arazo izan zituzten Oiartzun haraneko biztanleekin. Izan ere, ordu arte inoiz ez bezala, Errenteriako hiribildua sortu zenetik, Errenteriaren menpe geratu ziren oiartzuarrak. Eta ez zuten etsi lehenago zuten estatusa berriz eskuratu arte.

Hiribilduari Villanueva de Oiarso izena eman zioten jatorrian, baina luze gabe hasi zitzaizkion Errenteria esaten, portuko merkataritza jardueraren eraginez. Hiribilduari egitura angeluzuzena eman zioten; lau kale paralelo egin zituzten: Beheko Kalea, Goiko Kalea, Erdi Kalea, Eliz Kalea, eta Maddalen zehar kalea. Harresia zuen inguruan, eta gotorlekuak ere bai, erasoetatik babesteko. Hiribilduak, itxuraz, jendea erakarri zuen, eta, XV. mendearen erditsuan, lurrak erosi zituzten hiribildua handitzeko. Orduan sortu ziren Kapitanenea, Santa Maria eta Santxoenea kaleak. Hirigunearekin bat, harresia ere handitu zuten, eremu guztia babestua gera zedin. Santa Klara eta Magdalena errebalak geroztik sortu ziren, galtzada nagusietara irteteko lekuetan.

Errenteria oso ongi kokatua zegoen estrategikoki: bide garrantzitsuen topaleku zen, eta Pasaiako portutik Lapurdiko mugarantz edo Nafarroarantz zihoazenek handik pasatu behar zuten derrigorrez. Muga inguruan egoteak hainbat arazo ekarri zizkien Errenteriako biztanleei; sarri eraso zieten, eta hiribilduari ere behin baino gehiagotan eman zieten su. 1638an guztiz deseginda utzi zuten Errenteria, eta hirigunea leku abestuagoren batera eramateko asmoa sortu zen, baina ez zen halakorik gertatu.

Harresiaren aztarnarik ez dago egun, baina, Goiko Kalean, badira bi dorretxe, Torrekua eta Morrontxo, eta biak ziren harresiaren zati (Nafarroako atea zaintzen zuten).

Garai modernoetan, hiribildua handitzeari ekin zioten, eta 1846. urtean, Biteri kalea egin zuten, eta halaxe jarraitu zuten gune historikoaren inguruko eremuetan eraikiz. Lan horiek aldatu egin zuten hirigunearen itxura; sarbideko ateak desagertu ziren eta padurak lehortu egin zituzten. Errenteriak zuen portu txikia ere desagertu zen (itsasoak gora egiten zuenean, Papelerako Zubiraino iristen ziren ontziak). XIX. mendearen bukaeran, trena Errenteriara iritsi zen, eta errepide sarea ere asko hobetu zen. Ondorioz, handitzen eta handitzen jarraitu zuen.

Errenterian, besteak beste, honako eraikin hauek nabarmentzen dira: Zubiaurre jauregia, Arranbide eta Kapitanenea etxeak, Jasokundeko Andre Mariaren eliz parrokia, udaletxea (XVII. mendekoa da).

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdialdearen barnean, Alde Zaharrean dago Orereta herria sortu zen ingurunea. Alde horrek harresiak izan zituen XIX. mende arte. Gaur egun, balio historiko eta arkitektoniko handiko eraikin batzuk badaude, nahiz eta ez dauden oso zainduta:

Plazak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alde Zaharreko beste leku garrantzitsu batzuk hauek dira:

  • Orereta kalea, herriaren lehenengo izena duena.
  • Santxoenea kalea.
  • Mikelazulo pasabidea.