Alde Zaharra (Pasai Donibane)
Itxura
Pasai Donibaneko Alde Zaharra | |
---|---|
Euskal Herria | |
Pasai Donibaneko Alde Zaharreko etxeak. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Administrazioa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°19′32″N 1°55′10″W / 43.3256°N 1.9194°W |
Pasai Donibaneko Alde Zaharra Gipuzkoako Pasaia udalerriand agoen Pasai Donibane barruti edo herriko alde zaharra da, ondare eta eraikin historiko ugariren kokalekua dda.
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Galatras etxea: XVII. mendeko eraikina, portuko instalazioak ia ezkutuan mantendu izan du eta gaur egun desmuntatua eta etorkizunean kokapen egoki batean jartzeko erabakiaren zain dago.
- Platain etxea eta bere aldameneko eraikina: XVI. eta XVIII. mendekoak dira. Lehen eraikina etxebizitza gisa zaharberritua izan da.
- Arizabalo jauregia: XVIII. mendeko eraikina, gaur egun Pasaiako udaletxea da. Iraganean PYSBE bakailo enpresaren egoitza ere izan zen.
- Mirandatarren etxea: XVI. mendeko berpizkundeko aurrealdea du.
- Gabiria etxea edo Victor Hugoren museo-etxea: Victor Hugo frantziar idazle ospetsuaren etxea izateagatik ezaguna da, denboraldi batez han bizitu izan zelarik
- Villaviciosatarren etxea: XVI. mendeko berpizkundeko aurrealdea du.
- Munoa etxea: XVII. mendeko barroko estiloko eraikina da.
- Karpin etxea: Bertan, XVIII. mendean ordurarte kalea mozten zuten eta Santa Ana baselizara zihoazen eskailerak ekiditeko arku bat eraiki zen.
- Santo Kristo Oparoaldikoaren eliza: 1399an eraikitako Donibane eliza da, 1738an berreraiki zen. Mendebaldeko atarian XVIII. eta XIX. mendeko ontzien labanaz tailatutako errapresentazioak daude.
- Santa Ana eliza: Jada 1573an aipatua, Pasaiako badiaren gain dagoen kokapenean dago. 1758an atari nagusiko erromaniko estiloa errespetatuz berreraikia izan zen
- San Joan eliza: 1643an eraikia.
- Errukiaren guruztokia: XVI. mendekoada eta Donibane kalean dago.
- Santa Isabel gaztelua: 1625ean portua defendatzeko eraiki zen gotorleku militarra da.
- Lord Johnen gotorlekua: Santa Isabel gazteluaren defentsak dira, gaur egun aisialdi eremua da.
- Udaletxe Zaharra: 1735eko eraikin barrokoa, antzina herriko udaletxea izan zen.