Edukira joan

Portugalgo konderria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eliatxo (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 17:15, 15 azaroa 2022
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Portugalgo konderria
Condado Portucalense
868 – 1139
Basailutza
Portugalgo konderriko bandera

Portugalgo konderriko armarria

Portugal 1070 inguruan
Geografia
HiriburuaBraga
Kultura
Hizkuntza(k)portuges zaharra
mozarabiera
andalustar arabiera
ErlijioaKatolizismo
Islam
Judaismo
Historia
Aurrekoak
Kordobako emirerria
Asturiasko Erresuma
Galiziako Erresuma
Leongo Erresuma
Ondorengoa
Portugalgo Erresuma

Portugalgo konderria (portugesez: Condado de Portugal, Condado Portucalense, Condado de Portucale; garaiko agirietan Portugalia deitua[1]) Erdi Aroan Portugalgo iparraldeko kostaldean, Braga eta Porto inguruan izandako bi konderrien izena da. Lehena, Vímara Peresek sortua 868an Portucale (egungo Porto) konkistatu ondoren sortu zuten, eta 1071n, Nuno Mendes kondea hil ondoren Galiziako Erresumarekin bat egin zuen. Nolabaiteko autonomia izan arren, Leongo koroaren mende egon zen beti. Gaur egungo Douro Litoral eskualde historiko bera hartzen zuen.

Bigarrena, 1095 inguruan eratu zuten Alfontso VI.a Leongoa erregearen feudo bezala eta honek Henrike Borgoinakoari eskaini zion, errekonkistan laguntzera etorri zen burgundiar bati. Lehena baino askoz handiagoa zen, eta antzinako Coimbrako konderriko lurraldeak (1091n ezabatua), Trás-os-Montes eskualdea eta Galiziako hegoaldeko eskualde batzuk (gehienak Tuiko elizbarrutiakoak) hartzen zituen.

Kondeen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lehenengo konderria
Bigarren konderria

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Portugesez) Ribeiro, Ângelo; Hermano, José. (2004). História de Portugal I – A Formação do Território. QuidNovi ISBN 989-554-106-6..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]