Maria Polivanova
Maria Polivanova | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Naryshkino (en) , 1922ko urriaren 24a |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Talde etnikoa | errusiarra |
Heriotza | Parfinsky District (en) , 1942ko abuztuaren 14a (19 urte) |
Hobiratze lekua | Korovitchino (en) |
Heriotza modua | borrokan hilda |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | frankotiratzailea |
Jasotako sariak | |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Armada Gorria |
Gradua | Red Army man (en) |
Parte hartutako gatazkak | Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran |
María Semiónovna Polivanova (errusieraz: Мария Семёновна Поливанова; 1922ko urriaren 24a - 1942ko abuztuaren 14a) sobietar frankotiratzailea izan zen Bigarren Mundu Gerran. 1942ko abuztuaren 14an, Natalia Kovshovarekin batera, nahiago izan zuen bere buruaz beste egin etsaiari eman baino. Ausardiagatik, berak eta Kovshovak Sobietar Batasuneko Heroi titulua jaso zuten hil ondoren, 1943ko otsailaren 14an.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haurtzaroa eta gaztaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Polivanova 1922ko urriaren 24an jaio zen, Naryshkino herrian, Tulako gobernazioan Errusiako RSFSn, langile-klaseko familia errusiar batean. Spas-Koninon graduatu ondoren, irakurketa-gela bat zuzendu zuen baserri kolektibo batean. Novye Gorki herrira joan zen (gaur egungo Korolev herria, Moskuko oblasten) eta lantegi batean lan egin zuen. 1940ko urtarrilean Moskuko Abiazio Teknologien Institutu Nazionaleko soldadura departamentuko idazkaria izan zen. Gaueko eskolarekin uztartzen zuen, Moskuko Abiazio Institutuan onartua izan nahi baitzuen.
Bigarren Mundu Gerra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Polivanova 1941eko ekainean batu zen Armada Gorrira, Alemaniak Sobietar Batasuna inbaditu eta gutxira. Gaueko zaintzaz arduratu ondoren, frankotiratzaile izateko prestatu zen, eta abuztuan graduatu zen. Urrian, Moskuko Fusilari Komunisten 3. Dibisiorako boluntario gisa aurkeztu zen, hiri hori alemanen bonbardaketetatik defendatzeko. 1942ko urtarrilean, Fusilarien 528. erregimentura bidali zuten (Fusilarien Dibisioa, 1. Talkako Armada, Ipar-mendebaldeko Frontea). Polivanova eta Natalia Kovshova trebeak izan ziren frankotiratzaile eta irakasle errespetatuak beren batailoian.
1942ko otsailean, frentera bidali zuten Novaya Russaren kontrolaren alde borrokatzeko. Rutchevoko guduan, etsaien su bortitz baten pean, bere unitatatik zauritutako soldadu asko leku seguru batera eramatea lortu zuen. 1942ko martxotik maiatzera bitartean, zauritu egin zuten batailan eta kanpainako ospitale batera eraman zuten. Kovshova bi egun geroago bidali zuten bertara.[2]
1942ko abuztuan, bere unitatea erasoaldi batera bidali zuten. Gudua amaitu eta gutxira, agintean zegoen ofiziala hil egin zen, eta Kovshovak hartu zuen agintea.Polivanovak frankotiratzaile lanetan lagundu zion. Kovshovari.
Alemaniako tropek kontraerasoari ekin ziotenean, tiro egiteko agindua eman zuten. Alemanek, inguruan frankotiratzaileak zeudela konturatuta, morterozko sua jaurti zuten posizio sobietarren aurka. Sua gelditu zenean, soldadu batek erretiratzeko eskatu zuen, eta Kovshovak erresistentziaren "Atzerapausorik ez!" esloganarekin erantzun zion, Stalinek 227 Aginduan emana.Bajak sobietarren aldean pilatu ziren, hiru frankotiratzaile bakarrik geratu ziren bizirik, bat zaurituegia borrokan jarraitzeko, eta beste biak Polivanova eta Kovshova ziren, zaurituak haiek ere, baina borrokan jarraitu zutenak. Konturatu zirenean muniziorik gabe geratzen ari zirela alemanak gero eta hurbilago zeuden bitartean, azken granada leherrarazi zuten, eta haiek eta haien inguruko soldadu etsaiak hil egin ziren..[2]
Biok Sobietar Batasuneko Heroi titulua jaso zuten, hil ondoren, 1943ko otsailaren 14an, azken borrokaldian egindako ahalegin nekaezinak aitortzeko.
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sobietar Batasuneko Heroia (1943ko otsailaren 14a)
- Leninen Ordena (1943ko otsailaren 14a)
- Izar Gorriaren Ordena (1942ko abuztuaren 13a)
- Moskuko defentsaren domina (1944ko maiatzaren 1a)
Oroitzapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1944ko posta-zigilu sobietar batek Polivanova eta Kovshova erakusten ditu hil baino lehen.
- Kale batzuek Aleksin, Maryovo, Mosku, Sebastopol, Emergut eta Zaluchyen haren izena dute.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Поливанова Мария Семёновна. .
- ↑ a b «Поливанова Мария Семеновна» airaces.narod.ru.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Simonov, Andréi; Chudinova, Svetlana (2017). Женщины - Герои Советского Союза и России [Mujeres - Heroínas de la Unión Soviética y Rusia] (en ruso). Moscú: Russian Knights Foundation and Museum of Technology Vadim Zadorozhny. ISBN 9785990960701. OCLC 1019634607.
- Cottam, Kazimiera (1998). Women in War and Resistance: Selected Biographies of Soviet Women Soldiers (en inglés). Newburyport, Massachusetts: Focus Publishing/R. Pullins Co. ISBN 1585101605. OCLC 228063546.
- Sakaida, Henry (20 de abril de 2012). Heroines of the Soviet Union 1941–45 (en inglés). Bloomsbury Publishing. ISBN 9781780966922.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bigarren Mundu Gerran borrokatu ziren beste frankotiratzaile sobietar batzuk:
- Natalia Kovshova
- Liudmila Pavlichenko
- Nina Lobkóvskaya
- Roza Šánina
- Aliyá Moldagulova
- Ziba Ganiyeva
- Nina Petrova