ANESVAD

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
ANESVAD
Datuak
Herrialdea Espainia
Historia
Sorrera 1968
anesvad.org

ANESVAD gobernuz kanpoko erakunde bat da, Bilbon (Bizkaia) 1968an sortua, batik bat osasunaren arloan lan egiten duena, Asia aldean eta garapenerako bidean dauden beste herrialde batzuetan.

Gaixotasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Legenarra edo legen beltza tratatzeko esfortzu berezia egin du hasieratik erakundeak, izan ere 1970ean Javier Olazabal jesuita euskaldunak zabaldu zuen gaixo hauek atenditzeko zentroa Filipina Uharteetan, zehazki Culion uhartean (MIMAROPAko eskualdean). Hortik aurrera gaixotasun honekin beste toki batzuetan ere hasi ziren lanean, eta apurka-apurka beste arlo batzuetara ere ailegatu ziren: Buruliko ultzera, HIESa, eta haur-prostituzioa bezalako arazo soziala.

Herrialdeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asian, Filipenetaz gain, Bangladesh, Kanbodia, Vietnam, Txina eta Indian lan egiten dute. Gainera, Mendebaldeko Afrikako, Andeetako eta Erdialdeko Amerikako herrialde batzuetan ere ibiltzen dira.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]