A eraztuna (Saturno)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Saturnoren eraztunak.

A eraztuna Saturnoren eraztunetako bat da. Handienak eta argitsuenak diren bi eraztunetatik kanpoalderen dagoena da. Bere barne muga Cassini banaketa da, eta bere kanpoaldeko muga Atlas artzain-ilargi txikiak zehazten du. A eraztuna bere kanpoaldeko ertzetik gertu bitan banatua dago Encke banaketaren bidez, Pan artzain-ilargiak eragiten duena. Banaketa txikiago bat, Keeler banaketa, S/2005 S 1 ilargiari esker mantentzen da. A eraztuna B eraztunarekin alderatzen badugu, A eraztunak ez du nabarmentzen den ezaugarririk adierazten eta uniformeki distira egiten du, kanpoaldereneko zatietan zenbait ezaugarri bereizgarri dituen arren, estuak eta diskretuak. Alde batetik, Encke banaketaren bandak, iluna eta nahiko hutsik dagoena, 350 kilometroko zabalerarekin, bi edo hiru eraztun ez erregular ditu, txikiak eta estuak, partikula txikiez osatuak daudenak. Hartutako irudiek, tamaina txikiko eraztun horiek F eraztunean topatutakoak gogorarazten dituzten zimur edo tolesdurak dituztela erakusten dute. Encke banaketa ez ohiko lau zerrendez konfinatua dago, egitura ez erregular eta uhinduarekin, Pan ilargiak eraginda.

Saturnogandik distantzia handiagora, A eraztunaren kanpoaldeko ertzak zerrenda estu ugari erakusten du, 20 kilometro inguruko zabalerakoak, non partikula txikiak ugari diren. Zerrenden arteko tartea murriztu egiten da kanpoalderantz. A eraztunaren kanpo ertza oso definitua dago. Hemen ere partikula txikiak ugari dira.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]