Pandora (satelitea)
| Aurkikuntza | |
|---|---|
| Aurkitzailea | Stewart A. Collins / Voyager 1 |
| Data | 1980 |
| Kategoria | Saturnoren sateliteak eta regular moon (en) |
| Ezaugarri orbitalak | |
| Zeren satelite | Saturno |
| Ardatzerdi handia | 141.700 km |
| Eszentrikotasuna | 0,0042 |
| Orbita-periodoa | 0,628504213 egun |
| Makurdura orbitala | 0.050 ± 0.004° Saturnoren ekuatorearekiko |
| Ezaugarri fisikoak | |
| Masa | 1,371 ± 0.019 ×1017 |
| Dentsitatea | 0,49 ×103 |
| Grabitatea azalean | 0,0026–0,0060 m/s2 |
| Albedoa | 0,6 |
| Tenperatura | ~78 |
Pandora (grekoa: Πανδώρα), edo Saturno XVII, Saturno planetaren satelite natural bat da.
Ezaugarri fisikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pandora satelite txiki eta irregular bat da. Haren ondoan dagoen Prometeo sateliteak baino krater gehiago ditu gainazalean; haietako bi, gutxienez, 30 km-ko diametrokoak dira. Itxuraz, ez du labarrik ez haranik, baina baditu arrakala batzuk.
Dentsitatea eta albedoa ikusita, badirudi Pandora izotzez osatuta dagoela eta oso porotsua dela.
Prometeorekin batera, Saturnoren F eraztunaren satelite artzaina da.
Aurkikuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Voyager 1 zundak bidalitako argazkiak aztertuta aurkitu zuen Stewart A. Collins-ek (eta D. Carlson-ek, zenbait iturriren arabera). Nazioarteko Astronomia Batasunak 1980ko urriaren 25ean eman zuen aurkikuntzaren berri.
Izendapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pandora satelite-izena mitologia grekoko Pandora pertsonaian du jatorria; Pandora, mitologia grekoaren arabera, lehen emakumea izan zen.
Hasieran S/1980 S 26 izendapen sistematikoa eman zitzaion. Pandora behin betiko izena 1985ean eman zitzaion ofizialki.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Saturno | ||
|---|---|---|
|
Saturnoren sateliteak | ||