B eraztuna (Saturno)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Saturnoren eraztunak. Etiketak daude garrantzitsuenetan.

Saturnoren B eraztuna A eraztunaren barnean dagoen eraztun bat da. Saturno planetaren erdialdetik 92.000 eta 117.500 kilometro artean hedatzen da, 25.500 kilometroko zabalera duelarik. Eraztun honetan nabaritzen da egitura antolaketa handiago bat. Eraztunetan dagoen partikula dentsitaterik handiena ere badu. Opakotasun aldaketak daude B eraztunean gehienez ere 10 eta 50 kilometro bitarteko distantzia erradialetan zehar, arreta biziki pizten duena 25.500 kilometroko zabalera duela kontutan hartuz gero. B eraztun honen erdialdeko gunean, eta, beraz, opakoenean, agertzen dira ziri erradialak.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]