Atlas (satelitea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Atlas (satelitea)
Atlas (NASA).jpg
Aurkikuntza
Aurkitzailea Terrile, Voyager 1
Data 1980ko urria
Ezaugarri orbitala
Zeren satelite Saturno
Eszentrikotasuna 0,0012
Orbita-periodoa 0,6016947883 egun
Inklinazioa 0,003 ± 0,004°
Ezaugarri fisikoak
Masa 6,6 ± 0,45 ×1015
Grabitatea azalean 0,0002–0,0020 m/s2
Albedoa 0,4
Tenperatura ~81
Artikulu hau sateliteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Atlas».

Atlas Saturnoren satelite natural bat da. Saturno XV izena ere eman ohi zaio.


Ezaugarri fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atlasek A eraztunaren kanpo-ertzetik gertu orbitatzen du. Satelite txikia da, 30 bat km-ko diametrokoa.

Cassini zundak 2005ean egindako bereizmen handiko argazkiek erakusten dute sateliteak irtengune ekuatorial handi bat duela.

Prometeo sateliteak, nabarmen, eta Pandora sateliteak, maila txikiago batean, Atlasen orbitan eragiten dute. Bi satelite horien orbitak kaotikoak direnez, susmoa dago Atlasen orbita ere kaotikoa izango dela.

2004an, Atlasen orbitan eraztun ahul eta mehe bat aurkitu zen, R/2004 S 1 behin-behineko izendapena duena.


Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Richard J. Terrile astronomoak aurkitu zuen 1980an, Voyager 1 zundak Saturnoren ondoan pasatzean bidalitako argazkiak aztertzean. 1980ko azaroaren 13an eman zen aurkikuntzaren berri.


Izendapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran S/1980 S 28 behin-behineko izena eman zitzaion, eta 1983an ofizialki eman zioten Atlas izena, mitologia grekoko Atlas titanaren omenez, "bizkarrean baitaramatza eraztunak", Atlas titanak zeruari eusten zion bezala.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Atlas (satelitea) Aldatu lotura Wikidatan