Ijiraq (satelitea)
| Ijiraq (satelitea) | |
|---|---|
| Behaketa | |
| Gorputz-gurasoa | Saturno |
| Aurkitzailea | Brett J. Gladman eta John J. Kavelaars (en) |
| Aurkikuntza-data | 2000ko irailaren 23a |
| Honen izena darama | Ijiraq (en) |
| Orbitaren ezaugarriak | |
| Ardatzerdi handia | 11.442.000 km |
| Eszentrikotasuna | 0,3163 |
| Orbita-periodoa | 451,4 egun |
| Makurdura orbitala | 46,444 ° |
| Ezaugarri fisikoak | |
| Diametroa | 13 km |
| Masa | 1,2 Eg |
| Albedoa | 0,04 |
| Behin-behineko izendapenak | S/2000 S 6 |
Ijiraq Saturno planetako satelite natural bat da. Ijiraq forma irregularreko satelite bat da. Brett Gladman eta John J. Kavelaarsek osatutako taldeak aurkitu zuen 2000. urtean, irailaren 23an. Behin-behineko izena S/2000 S 6 izan zen. Gaur egungo izena, Ijiraq, Inuit mitologiatik datorrena, 2003an eman zitzaion.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ijiraq 10 km-ko diametroa duen satelite irregular bat da, Saturnotik 11.422.000 km-ko batez besteko distantziara orbitatzen duena. Inuit taldeko beste kideen hurbiltasunagatik eta satelitearen koloreagatik, Ijiraq talde hori sortu zuela aspaldian desintegratu zen gorputz handiago baten zati batetik datorrela uste da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Saturno | ||
|---|---|---|
|
Saturnoren sateliteak | ||