Dione (satelitea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Dione (satelitea)
Dione color.jpg
Aurkikuntza
Aurkitzailea Cassini
Data 1684ko martxoaren 21ean
Ezaugarri orbitala
Zeren satelite Saturno
Eszentrikotasuna 0,0022
Orbita-periodoa 2,736915 egun
Inklinazioa

0,019° Saturnoren

ekuatorearekiko
Ezaugarri fisikoak
Masa 1,096 ×1021
Grabitatea azalean 0,233 m/s2
Albedoa 0,6
Tenperatura ~87

Dione, edo Saturno IV, Saturno planetaren satelite naturaletariko bat da.

Ezaugarri fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dione, nagusiki, ur-izotzez osatuta dago, baina dentsitate handiagoa du Saturnoren beste satelite batzuek baino (Titan alde batera utzita), eta, hori dela eta, uste izatekoa da materia dentsoagoaren proportzio garrantzitsua duela; beharbada, silikatoak.

Rea satelitean gertatzen den bezala, atzeko eta aurreko hemisferioak desberdinak dira, eta horrek pentsarazten du bi sateliteen historia eta konposizioa antzekoak direla.

Gainazala kraterrez josita dago, eta atzeko hemisferioan 100 km-tik gorako diametroko kraterrak daude. Aurreko hemisferiokoak, berriz, 30 km inguruko diametrokoak dira. Atzeko hemisferioan lerro distiratsuen sare bat ageri da: Cassini zundak 2005eko urriaren 11n 500 km-ko distantziatik bidalitako irudiei esker, jakin da lerro horiek izotzezko labarrak direla, ehunka metroko garaierakoak.

Cassini-Huygens misioak erakutsi du Tetis eta Dione partikula-zorrotadak kanporatzen ari direla espaziorantz, eta horrek adierazten du jarduera geologikoa dagoela.

Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giovanni Domenico Cassinik aurkitu zuen Dione, 1684ko martxoaren 21ean.

Izendapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cassinik aurkitu zituen Saturnoren lau sateliteei (Japeto, Tetis, Rea eta Dione) Sidera Lodoicea ("Luisen izarrak") izena eman zien, Luis XIV.a Frantziakoaren omenez. Gaur egungo izenak John Herschelek iradoki zituen 1847an. Mitologia grekoan, Dione ninfa bat zen, eta Zeusen emazteetako bat.

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dione (satelitea) Aldatu lotura Wikidatan