Prometeo (satelitea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu


Prometeo (satelitea)
Prometheus 12-26-09b.jpg
Aurkikuntza
Aurkitzailea Stewart A. Collins eta

D. Carlson

Data 1980
Ezaugarri orbitalak
Batazb. erradioa 139.400 km
Eszentrikotasuna 0,0023
Orbita periodoa  ?
Inklinazioa 0,000°
Planeta Saturno
Ezaugarri fisikoak
Diametroa 119 × 87 × 61 km
Masa 3,3 ×1017 kg
Dentsitatea 0,63 ×103 kg/m³
Grabitatea azalean 0,0081 m/s2
Errotazio periodoa
Albedoa 0,6
Tenperatura  ? K


Prometeo Saturno planetaren sateliteetariko bat da.

Ezaugarri fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prometeo satelite txiki bat da, irregularra eta luzanga, 119 km bider 87 km bider 61 km neurrikoa. Haran eta labar ugari ditu, eta hogei bat kilometroko krater batzuk ere bai. Dena den, badirudi inguruko Pandora, Jano eta Epimeteo sateliteek baino krater gutxiago dituela. Dentsitate txikia eta albedo handia dituenez, badirudi Prometeo astro izoztua eta oso porotsua dela.

Prometeo Saturnoren F eraztunaren barne-ertzeko satelite artzaina da, eta Pandora, berriz, kanpo-ertzekoa.


Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980ko urrian aurkitu zuten Stewart A. Collins-ek eta D. Carlson-ek Voyager 1 zundak egindako argazkiak aztertzen ari zirela.


Izendapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980an aurkikuntzaren berri eman zutenean, S/1980 S 27 izendapena eman zioten behin-behinean. 1985ean eman zitzaion behin betiko izena. Prometeo satelite-izena mitologia grekoko Prometeo pertsonaian du jatorria; titanetako bat zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Prometeo (satelitea) Aldatu lotura Wikidatan
  • IAUren zirkularra 3532
  • Encounter with Saturn - Voyager 1 imaging science results, B.A. Smith et al., Science, Vol 212, 163-191, (1980).
  • The Shapes and Surfaces of Prometheus and Pandora, Stooke, P.J., Earth Moon and Planets, Vol 62, 199-221, (1993). [1]