Ada Colau
Inmaculada Colau i Ballano, (Bartzelona, 1974ko martxoaren 3a) Ada Colau bezala ezaguna, Kataluniako ekintzaile eta politikaria da, Bartzelonako alkatea 2015eko ekaina eta 2023ko ekaina bitartean, kargua hartu duen lehen emakumea. [1] Barcelona en Comú koalizioko presidentea izan da, eta Catalunya en Comú alderdiko koordinatzailea.[2] Hipotekak Kalteturikoen Plataformaren (PAH) sortzaileetako bat izan zen eta erakundearen bozeramailea ere 2009 eta 2014 urteen artean.[3]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bartzelonako El Guinardó auzoan hazi zen, lau senideen arteko zaharrena klase ertaineko familia batean. Auzoko Angels Garriga eskola publikoan[4] eta Febrer Akademian ikasi zuen. Ondoren, goi-mailako ikasketak egin zituen Bartzelonako Unibertsitateko Filosofia Fakultatean, lizentziatura lortzeko bi irakasgai falta zaizkion arren. Unibertsitate garaian, Milanen ikasturte bat egin zuen Erasmus beka batekin.[5]
Bere ikasketekin batera, 1998an SpotTV iragarkien inguruko programaren ekoizpenean lan egin zuen eta 2000ko hamarkadaren hasieran Antena 3 kateak emititu zuen Dos + una gazteentzako serieko gidoilari eta aktorea izan zen.
Etxebizitza duinaren aldeko mugimenduan hasi zenean, Adrià Alemany Ekonomian lizentziaduna ezagutu eta bikotea osatu zuen. Bi seme-alaba izan zituzten: Luca, 2011n jaioa, eta Gael, 2017an jaioa.[6] Katalanez eta gaztelaniaz ez ezik, italieraz ere hitz egiten du jariotasunez.[7]
Ibilbide aktibista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Berak dioenez, 1990eko hamarkadaren hasieran ekin zion bere jarduera ekintzaileari, Golkoko Gerraren aurkako protestetan eta hainbat mobilizaziotan parte hartu zuen, esaterako, G8aren aurka 2003an Bartzelonan Frantzia eta Suitzako kontsulatuen aurrean egin zen mobilizazioan, Évian-las-Bainsen G-8aren goi-bileran zauritu zuten Martin Shaw aktibistaren egoera salatzeko. Colauk adierazi duenez, 2001ean hasi zen "aktibista bizimodua egiten". Globalizazioaren aurkako mugimenduari lotuta, 2003an Irakeko gerraren aurka mobilizatu zen Aturem la guerra mugimenduko kide izan zen.[8]
Etxebizitza duinaren aldeko mugimendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2006an, Colauk V de Vivienda[9] izeneko taldearen sorreran parte hartu zuen. Talde horrek salatzen zuen gizartearen zati handi batek ezin zuela etxebizitza duin bat eskuratu. Aurretik, Ada Colau Miles de Viviendas ekimenaren parte izan zen, eta Guardia Zibilaren eraikin zahar bat okupatu zuen Barceloneta auzoan.[10] Okupazio horretatik sortu zen Indarkeria inmobiliarioaren eta urbanistikoaren aurkako tailerra [11]deiturikoa, Colauren hitzetan tailer honetan landu zen V de Vivienda mugimenduarentzat corpus teorikoa izango zena.
Colauk eta Adrià Alemany bikotekideak mitinetan eta bestelako ekitaldi publikoetan agertzen zen superheroi baten antzeko pertsonaia sortu zuten, etxebizitzarekin dauden arazoak salatzeko. Supervivienda zuen izena pertsonaiak.[12] V de Vivienda mugimenduak bi manifestazio antolatu zituen, 2007ko martxoan eta urrian, etxebizitzaren arazoaren aurrean herritarren lehen erreakzio publiko bihurtu ziren Estatuko hainbat hiriburutan.
2007an Colau kooperazio-teknikari gisa hasi zen lanean, Etxebizitza eta Hirirako Eskubidearen Arloko arduradun gisa, Bartzelonako DESC (Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalak) Behatokiaren nazioarteko mintegiak eta jardunaldiak antolatuz.[2]
Hipotekak Kalteturikoen Plataformaren sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2009an Ada Colau Bartzelonako Hipotekak Kaltetutakoen Plataformako (PAH) antolaketan parte hartu zuen. Plataforma horrek arazo sozial horrekin lotutako hainbat mugimendu bildu zituen, hipoteka zorpetzean eta etxegabetzeetan zentratu zen, eta etxebizitza ordainean uztea defendatu zuen.
Bankuekin dituzten zorrak ez ordaintzearen ondorioz hipoteka egikaritzeek erasandakoen hainbat plataforma asanbleario sortu ziren eta mugimendua Espainiako Estatu osora zabaldu zen. Ondoren, etxegabetzeak ugaritzen hasi zirenean, 2010eko azaroan PAHk STOP Etxegabetzeak[13] kanpaina hasi zuen.
2011n M-15 Mugimenduak aktiboki lagundu zuen PAHren aldarrikapenak zabaldu eta ezagutarazten. 2012az geroztik, Ada Colauk gero eta ospe handiagoa hartu zuen hedabideetan, PAHren ordezkari eta bozeramaile nagusi gisa.
Barcelonako alkate
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2015eko hauteskundeetarako hautagaitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2014ko maiatzaren 7an, Ada Colauk PAHren bozeramaile izateari utzi ziola jakinarazi zuen.[14] Hilabete eskasera, gizarte eta auzo mugimenduei lotutako hainbat pertsonarekin batera, Colauk Guanyem Barcelona aurkeztu zuen, Kataluniako hiriburuan 2015eko udal hauteskundeei begira «konfluentzia hautagaitza eraikitzeko» helburuarekin sortutako plataforma herritarra.[15] Hainbat hilabetetako lanaren ostean, 2015eko otsailean Barcelona en Comú (BC) hauteskunde-koalizioa aurkeztu zen, Iniciativa per Catalunya Verds, Esquerra Unida i Alternativa, Equo, Procés Constituent, Podemos eta Guanyem plataformarekin bat eginda.
Lehen agintaldia (2015-2019)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2015eko maiatzaren 24an "Barcelona en Comú" koalizioaren zerrendaburu izan zen Bartzelonako udal hauteskundeetarako. Garaipen historikoa lortu zuen 11 zinegotzi eta 176.612 botorekin (botoen %25,21)[16], Xavier Trias alkatea buru zuen CiUren hautagaitzaren aurrean.[17] Ada Colau 2015eko ekainaren 13an izendatu zuten alkate, BComú (11), ERC (5), PSC (4) eta CUPeko zinegotzi baten aldeko botoekin. Demokrazia berrezarri zenetik, Barceloneko seigarren alkatea da, eta hiriko historiako lehen emakume alkatea.
Bartzelonako alkate izendatu zutenetik, polemika ugarirekin lotuta egon da Colau: Monarkiarekin: Bartzelonako Udaleko Osoko Bilkuren Aretoan zegoen Bartzelonako alkate izendatu zutenetik, polemika ugarirekin lotuta egon da Colau: monarkiarekin Juan Carlos I erregearen bustoa Osoko Bilkura Aretotik erretiratuz[18], erlijioarekin Bartzelona Hiria sari banaketa itxi zuen poemak "iraingarria" eta "blasfemoa" izateagatik jaso zituen kritiken kontra defendatuz[19], enpresaburuekin hiriko alojamendu turistikoen debekuaren luzapenagatik[20] edota militarrekin bere presentzia Bartzelonako Irakaskuntza Aretoan "ez atsegina" zela esan zuenean adierazi zuenean.[21]
Bigarren agintaldia (2019-2023)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2018ko abenduan, Ada Colauk adierazi zuen Bartzelonako alkatetzarako hautagai gisa aurkeztuko zela "Barcelona en Comú" koalizioaren zerrendan.[22] 2019ko maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan Barcelona en Comú - En Comú Guanyem hautagaitzako zerrendaburua izan zen. Zerrenda bigarren geratu zen boto kopuruan, zinegotzitan (10) berdinduta Ernest Maragall buru zuen eta bozkatuena izan zen «Esquerra Republicana de Catalunya-Ernest Maragall Alcalde+BCN-Nova-Acord Municipal» zerrendarekin. «Aurrerakoiak eta ezkerrekoak» izendatu zituen hiru indarren (Barcelona en Comú, ERC eta PSC) arteko gobernu-akordio batera iristeko negoziazioak irekitzeko borondatea iragarri zuen orduan. Hirurek zuten ordezkaritza udalbatza berrian, eta 41 eserlekuetatik 28 zituzten. Ekainaren 15ean Ada Colau berriro alkate hautatu zuten, PSCrekin gobernu ituna lortu ondoren, eta Manuel Vallsen hiru zinegotzien aldeko botoari esker, gehiengo osoz (41etik 21 boto).2023ko hauteskundeetarako hautagaitza[23]
2023ko hauteskundeetarako hautagaitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2022ko maiatzaren 15ean Barcelona en Comú koalizioaren barneko bozketa batek (aldeko 211 boto eta abstentzio bat) Ada Colau hirugarren aldiz Bartzelonako alkatetzarako aurkeztea ahalbidetu zuen 2023ko udal hauteskundeetan.[24]
Xavier Trias (JUNTS) eta Jaume Collboniren (PSC) atzetik geratu ostean, bigarrenari babesa ematen amaitu du. Legealdiaren erdira iritsi aurretik, Ada Colauk bere eserlekua utzi eta Bartzelonako politika aktibotik erretiratu zen. 2025etik Catalunya en Comú-ri lotutako Sentit Comú Fundazioko presidentea da.
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sariak eta aintzestapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2013an hiru sari jaso zituen
- Giza Eskubideen Bartzelonako Zinemaldiko Giza Eskubideen Saria, pertsona edo erakunde bati ematen zaiona, Giza Eskubideak zabaldu eta babesteagatik.[28]
- "Periodismo humano" hedabideak ematen duen Eskubide Sozialen Defendatzaileen Saria jaso zuen Rafael Mayoralekin batera, Hipotekak Kaltetutakoen Plataformaren (PAH) izenean.[29]
- Aktoreen Batasunak ematen duen Mujeres en Union saria.[30]
- 2025ean Bartzelonako Udalaren Urrezko Domina jaso zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Ada Colau, la activista que desafió los límites del poder – 28-M. (kontsulta data: 2025-10-07).
- 1 2 (Gaztelaniaz) «Ada Colau Ballano | CIDOB,» www.cidob.org 2015-06-13 (kontsulta data: 2025-10-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ada Colau deja la portavocía estatal de la PAH» Plataforma de Afectados por la Hipoteca (PAH) 2014-05-07 (kontsulta data: 2025-10-08).
- ↑ (Katalanez) Escola Angels Garriga - QUI SOM. .
- ↑ (Katalanez) Barcelona, TONI SUST /. (2013-02-12). «Ada Colau, activista de professió» elperiodico (kontsulta data: 2025-10-08).
- ↑ (Katalanez) EP. (2017-04-26). «Ada Colau dona a llum el seu segon fill, Gael» Diari de Girona (kontsulta data: 2025-10-09).
- ↑ (Italieraz) «Barcellona e i suoi turisti, con Ada Colau» Il Post 2024-11-20 (kontsulta data: 2025-10-09).
- ↑ (Katalanez) «Sobre la Plataforma Aturem la Guerra | Plataforma Aturem la Guerra» www.aturemlaguerra.org (kontsulta data: 2025-10-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) Cruz, Luis de la. (2024-10-19). «V de Vivienda, el primer eslabón del movimiento contra la crisis habitacional que irrumpió teñido de amarillo y negro» Somos Madrid - elDiario.es (kontsulta data: 2025-10-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Entrevista al colectivo “miles de viviendas” | Espai en Blanc. (kontsulta data: 2025-10-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Propuesta contra la violencia inmobiliaria y urbanística en Barcelona» Hic GS 2006-01-01 (kontsulta data: 2025-10-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Blanchar, Clara. (2007-05-27). «"Hay que actuar como héroes para tener una vivienda digna"» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2025-10-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) STOP Desahucios. (kontsulta data: 2025-10-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Blanchar, Clara. (2014-05-07). «Ada Colau deja de ser portavoz de la PAH» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2025-10-09).
- ↑ (Katalanez) Ugart, Dani Sánchez. (2014-06-16). «Colau vol liderar una “rebel·lió democràtica” des de Barcelona» Ara.cat (kontsulta data: 2025-10-09).
- ↑ (Katalanez) «Resultats a les eleccions municipals del 24 de maig de 2015 per candidatura» Portal Barcelona Dades (kontsulta data: 2025-10-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Calleja, Tono. (2015-05-24). «Ada Colau irrumpe en Barcelona y logra un concejal más que Trias» infoLibre (kontsulta data: 2025-10-10).
- ↑ (Katalanez) «Ada Colau retira el bust de Joan Carles I del saló de plens de l'Ajuntament de Barcelona» ElDiario.es 2015-07-23 (kontsulta data: 2025-10-10).
- ↑ (Katalanez) Jr&oc. «Mare nostra que esteu en el zel, sigui santificat el vostre cony» El blog de Joan Rovira (kontsulta data: 2025-10-10).
- ↑ (Katalanez) Soro, Selena. (2016-03-16). «Colau prorroga un any més la moratòria hotelera» Ara.cat (kontsulta data: 2025-10-10).
- ↑ (Katalanez) Ada Colau recorda als militars que l’Ajuntament els voldria fora del Saló de l’Ensenyament. 2016-03-09 (kontsulta data: 2025-10-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Colau formaliza su candidatura como alcaldable de Barcelona» La Vanguardia 2018-12-05 (kontsulta data: 2025-10-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Colau, reelegida con los votos del PSC y tres de Valls en un 'día triste'» El Periódico 2019-06-15 (kontsulta data: 2025-10-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Periódico, El. (2022-05-14). «Colau recibe el aval de los 'comuns' para optar a un tercer mandato como alcaldesa» El Periódico (kontsulta data: 2025-10-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) Belil, Mireia. (2012). Ciudades: una ecuación imposible. Icaria Editorial ISBN 978-84-9888-452-4. (kontsulta data: 2025-10-13).
- ↑ (Katalanez) Colau, Ada; Alemany, Adrià. (2012). Vides hipotecades: de la bombolla immobiliària al dret a l'habitatge. Angle Editorial ISBN 978-84-15002-96-3. (kontsulta data: 2025-10-13).
- ↑ (Katalanez) Colau, Ada; Alemany, Adrià. (2013). Sí que es pot!: crònica de una petita gran victoria. Destino ISBN 978-84-9710-238-4. (kontsulta data: 2025-10-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) País, El. (2013-05-26). «El Festival de Cine y Derechos Humanos premia ‘#La Plataforma’, sobre la PAH» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2025-10-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ada Colau y la PAH galardonadas por los Premios Defensores de Derechos otorgados por 'Periodismo Humano'» www.europapress.es 2013-05-03 (kontsulta data: 2025-10-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) elplural.com. «Pilar Bardem entrega a Ada Colau el premio de los actores ‘Mujeres en Unión’» (kontsulta data: 2014-01-17).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bere webgune ofiziala (Katalanez) (Gaztelaniaz)