Edukira joan

Admiral Graf Spee

Koordenatuak: 34°58′18″S 56°18′04″W / 34.9717°S 56.3011°W / -34.9717; -56.3011
Wikipedia, Entziklopedia askea
Admiral Graf Spee
Fabrikazioa
FabrikatzaileaKriegsmarinewerft Wilhelmshaven (en) Itzuli
Ekoizpen-lekuaKriegsmarinewerft Wilhelmshaven (en) Itzuli
Kostua82.000.000 Reichsmark (en) Itzuli
Historia
Uretaratzea 1934ko ekainaren 30a
Esleipena 1936ko urtarrilaren 6a
Naufragioa 1939ko abenduaren 17a
Gila jartzea 1967ko urriaren 1a
KudeatzaileaKriegsmarine
Erregistro-herrialdeaHirugarren Reicha
GatazkaBigarren Mundu Gerra
Kokapena
Koordenatuak34°58′18″S 56°18′04″W / 34.9717°S 56.3011°W / -34.9717; -56.3011
Ezaugarriak
Dimentsioak7,34 (zingoa) × 21,65 (zabalera) × 186 (luzera) m
Erruna21,65 m
Zingoa7,34 m
Masa14.890 t eta 16.020 t
PropulsatzaileaDiesel-motor (8)
Abiadura28,5 kn
Edukiera30 Tripulazio
1.040 Tripulazio
Autonomia16.300 nmi (18,69 kn)
Armamentua28 cm SK C/28 gun (en) Itzuli (6)
15 cm SK C/28 gun (en) Itzuli (8)
torpedo tube (en) Itzuli (8)
Identifikazioa

Admiral Graf Spee Deutschland-klaseko "Panzerschiff" bat zen, britainiarrek "poltsikoko gerraontzi" deitzen zutena. Bigarren Mundu Gerran Alemania Naziko Kriegsmarineren parte izan zen. Maximilian von Spee Lehen Mundu Gerrako Almirantearen omenez izendatu zuten ontzia. Almirante hori Ekialdeko Asiako Eskuadroiko komandantea izan zen, eta Coronel eta Falkland uharteetako guduetan egon zena. Reichsmarinewerft ontziolan ezarri zuten gila 1932ko urrian, Wilhelmshavenen, eta 1936ko urtarrilean amaitu. Ontzia Versaillesko Itunak ezarritako gerraontziaren neurriaren 10.000 tona luze mugaren pean zegoen izendatuta, nahiz eta 16.020 tona luzeko kargatze-desplazamendua izan, nabarmen gaindituz ezarritako muga. Admiral Graf Spee eta haren ahizpak 28 zentimetroko sei kanoirekin armatu ziren kanoi hirukoitzeko bi dorretxotan. Edozein gurutzaldi azkar gainditzeko diseinatu ziren. 52 kilometro orduko abiadura maximoak hartzen zituenez, oso itsasontzi gutxik gainditzen zuten bere abiadura Erresuma Batuko eta Frantziako flotetan. [1]

Ontziak bost ez-interbentzioko patruila egin zituen Espainiako Gerra Zibilean, 1936-1938 bitartean, eta Jurgi VI.a erregearen koroatze ekitaldian izan zen 1937ko maiatzean. Admiral Graf Spee Hegoaldeko Atlantikoan zabaldu zen Bigarren Mundu Gerra piztu aurreko asteetan, eta itsas bide komertzialetara mugitu zen gerra deklaratu ondoren. 1939ko irailetik abendura bitartean, gerraontziak bederatzi ontzi hondoratu zituen, guztira 50.089 tona, hiru gurutzaontzi britainiarrek abenduaren 13an Río de la Platako guduan aurre egin baino lehen. Admiral Graf Speek kalte larriak eragin zizkien britainiar ontziei, baina bera ere hondatu egin zen eta Montevideon (Uruguai) porturatu behar izan zuen. Hans Langsdorff itsasontziaren komandanteak, Britainia Handiak goi-mailako eraso bat prestatuko zuela txosten faltsuak ikusirik, ontzia hondoratzea agindu zuen. Ontzia zati batean in situ hondoratu zen, baina ontziaren zati bat ikusgai zegoen uraren gainazalaren gainetik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Pope, 7 orr. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]