Agur militar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pakistandar militar batek britainiar erara agur egiten.

Agur militarra militarrek jardunean dauden bitartean agurtzeko modua da. Eskuineko eskua, atzamarrekin, lokira edo txanoaren biserara eramatean datza. Herrialde gehienetan, esku-ahurra beste pertsonarentzat ikusezina izaten da; hala ere, Erresuma Batuan eta Frantzian, esaterako, ahurra jendeak ikusteko moduan geratuko da. Espainiako Armadan, agur hori burukoa jantzita dagoenean soilik da arauzkoa.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]