Agur faxista

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Agur faxista Hirugarren Reicheko agurra izan zen.

Agur faxista edo erromatar agurra bereziki mugimendu eta erregimen politiko faxista, naziek eta frankistek erabilitako agurra izan zen[1], egun mugimendu neonazi eta eskuin-muturrekoetan ere erabiltzen dena. Agur faxista eskuineko besoa luzatuz eta horizontaletik altxatuz egiten zen. Faxismoa eta nazismoa agintean izan ziren urteetan, agur faxista derrigorrezkoa zen herritar guztientzat maila goreneko pertsona eta militarren aurrean eta bostekoa emanez egindako agurrak film eta antzerki lanetatik ezabatzera ere heldu ziren agintariak.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bilboren okuzpazioaren 6. urteurrenaren ospakizunei buruzko NO-DOren albistegia (1943): militar frankistak eta Francoren aldeko edota hala derrigoturako jendea agur faxista egiten ikusgai, 0:35 minutua. Youtube (Gaztelaniaz)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Agur faxista Aldatu lotura Wikidatan