Keinu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Hitza eskatzeko eskua altxatzeko keinu egin ohi da

Keinua, hitzik gabeko komunikazio mota bat da gorputzeko atalekin egiten dena eta hitzekin batera ere gertatu daitekeena. Keinuak usuki eskuekin, aurpegiarekin eta gorputzeko beste atal batzuekin egin ohi dira. Gorputz-hizkuntzatik berezi behar da, izan ere, gorputz-hizkuntzak ez baitu berariaz mezu zehatzik transmititzen, aldarte-jarreren eta proxemikaren erakusle baino ez baitira[1]. Keinuek hainbat sentimendu eta pentsamendu komunikatzeko aukera ematen dute (etsaitasuna, onarpena, maitasuna...), maiz, hitzezko komunikazioaren indargarri gisa.

Keinuak kulturalki definitzen dira eta haietako batzuk esanahi oso desberdinak har ditzakete kokapen sozial ala kulturalaren arabera. Zenbait kulturetan atsegina eta onarpena adierazten duten keinua, etsaitasuna adierazi dezaketen besteren batean[1]. Halere, zenbait arlotan, keinu batzuk berezitu eta arautu egin dira, hizkuntza estandarrak sortzeko, keinu hizkuntza kasu.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Kendon, Adam. (2004) Gesture: Visible Action as Utterance. Cambridge: Cambridge University Press. ISBN 0-521-83525-9