Vulkaniar agur
Vulkaniar agurra Gene Roddenberryk 1966 eta 1969 artean ekoitzitako Star Trek zientzia-fikzioko telesailean asmatutako agur bat da. Agurra esku ahurra zabalik egiten da, hatzamarrak elkartuz erdiko bi hatzamarrak V zabal bat eginez bananduz. (Hasieran, egiteko zaila da, ez baita mugimendu natural bat). Ustez, vulkaniarren artean agur arrunta da, telesailaren arabera Lurreti 15 argi-urtera egongo litzatekeen Vulkano izeneko planeta batean biziko liratekeen arraza humanoide bat, arraza hau arrazoia eta logikan oinarritutako bere bizimoduagatik ezaguna delarik.
Agur hau Leonard Nimoy aktoreak egiten zuen Spock vulkaniar pertsonaiaren paperean, Enterprise ontziko lehen ofiziala zena.
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vulkaniar agurra lehen aldiz 1967an agertu zen, jatorrizko telesailaren bigarren denboraldiaren hasieran, Amoken garaia atalean.
Bitxikeriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ice Age filmean, giza haurrak agur hau egiten du OHE batekin topo egitean.
- Futurama marrazki bizidunetako telesailean Leonard Nimoyren burua ikusten da eta gai honi buruzko atal bat egiten da, non agurra egiten den.
- Buzz Lightyearrek honela agurtzen du Woody Sheriffa 1995eko Toy Story filmean.
- The Terminal filmean, Steven Spielbergek egina eta protagonista bezala Tom Hanks duena, agurra Zoe Saldañaren partetik ezkontza onarpen bezala egiten du, azken aktore honek, ondoren, Star Trek XI filmean Nyota Uhuraren papera egingo zuelarik.
- WCW eta WWFko borrokari profesionala den Vaderrek agur hau askotan egin izan du bere borroketan. Ondoren, WWEn Big Daddy V.ak bere omenez erabili zuen.
- The Big Bang Theory telesailean, bertako protagonista den Sheldon Cooper, Jim Parsonsek egiten duen papera, Spocken jarraitzaile sutsu bat izateagatik bereizten da, eta atal askotan agur hau egiten ikusi ahal izan da.
- Eminemen We made you bideoan Eminem askotan agertzen da agur hau egiten.
- Animaniacsen, "Star Truck" atalean, Spock Wakkoren garuna urtzen saiatzen da, baina soilik Wakko bezalako izaten amaitzea lortzen du, honela, Wakkok agurra ikasten duelarik.
- Mork & Mindyn Robin Williams aktoreak, Morken papera egiten duena, agur hau egiten du nano-nano deituz.