Akeita, txola ta txokorra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Akeita
Txola
Txokorra

Akeita, txola ta txokorra (kafea, kopa eta zigarroa) gehienbat Bizkaialdean eta XX. mendean ezaguna zen esapide bat da[1]. Askotan bazkaldu eta gero erabiltzen zen esaldia da[2] eta gaur egun nagusiki agureek erabiltzen dute.

Neologismoak daude esamoldean, hizkuntza garbizalekeria agian. Gaur egun ez hainbeste, baina XX. mendera arte, tabernetan, bazkal osteetan kafea, pattarra eta zigarroa (gaztelaniaz: cafe completo) hartzeko ohitura zegoen, eta gehienbat Bizkaian, "akeita, txola eta txokorra" esanez eskatzen zen, berba garbizaleak burlaizez erabilita.

Hitzen jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akeita[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batzuek Sabin Aranaren asmakizuna dela uste badute ere, ideia hau ez dago guztiz onartua.

Orotariko Euskal Hiztegian esaten da Julio Urkixoren arabera, Pirinio aldeko atso bat izan zela akeita hitza asmatu zuena, kafea esateko asmoz. Auzokideek ez ulertzeko helburuarekin asmatu ei zuen hitza. Denbora pasata, Broussain sendagileak Azkueri eman zion hitz honen berri[3].

Beste teoria batek dio akeita hitza mugalariek erabili zutela, euren ofizioan kafe hitza gardenegia zelako, baita euskaldunak ez zirenentzat ere.

Txola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hitza zenbait hiztegitan agertzen bada ere, Elhuyar, Labayru hiztegietan, esate baterako, esapide honetan ematen zaion adiera ez da aipatzen (Orotarikoan ez da hitza aipatzen; hiztegietan ez da adiera honen berri ematen oraingoz).

Txokorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiztegietan topa daitekeen hitza da, neologismo markarekin. Hitzak beste adiera klasikoagoak ere baditu. Adiera honetan, txokor hitzaren sinonimoak: puru, zigarro, andoil.

Noiz edo noiz, gura barik agian baina ziurrenik nahita, txokorra esan beharrean txondorra esaten da, berez umorezkoa den esaldia areagotzeko asmoz.

Gaur egungo erabilera eta adibide batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun hitz hauek ia erabiltzen ez badira ere, taberna asko Akeita izena daramate; gutxi batzuk aipatzearren: Eskoriatzan[4], Errekaortun[5], Getxon[6], Leioan[7] eta Bilbon[8].

XX. mendeko erabilera begi-bistakoa zen eta adibide asko daude idatzita, gutxi batzuk aipatzearrenː

« Txominek kafea, koñaka ta habano bat ekarri zuan. Orduan jakin zuten gure adiskideek, "akeita, txola ta txokorra" zer zan.

Norbaiten lepotik afari dotoria ein eban, oin esaten dogun moduan "akeita" ta "txola" artu be bai ta "txokor" (purua) aundi bat erdi errerik etxerutz abiau zan.

Ekarri behar zitzaion "akeita, txola ta txokorra" eskatzen zuanean

»

[9]


« Geure muslariak egun aretan akeita, txola ta txokorra artu ebezan, besteak ordainduteko zirala ta. Gazteak be akeita ta txola, onen lagunak ostera irurak »

[10]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Akeita, txolea eta txokorra» https://aikor.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-18).
  2. (Gaztelaniaz) «Arratiako Udalen Mankomunitatea - Inicio» www.arratia.net (Noiz kontsultatua: 2018-05-18).
  3. «Euskaltzaindia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-18).
  4. (Gaztelaniaz) «Bar Akeita taberna, Eskoriatza - Fotos, Número de Teléfono y Restaurante Opiniones - TripAdvisor» www.tripadvisor.es (Noiz kontsultatua: 2018-05-18).
  5. «Taberna Akeita» www.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-18).
  6. (Gaztelaniaz) Correo, El. «Akeita» agenda.elcorreo.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-18).
  7. (Gaztelaniaz) Nerea Akeita, un lugar acogedor. (Noiz kontsultatua: 2015-12-07).
  8. «Bar Akeita Etxea» www.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-18).
  9. «Euskaltzaindia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-18).
  10. «Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»: Azalpenak» klasikoak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]