Akio Morita

Wikipedia, Entziklopedia askea
Akio Morita

Bizitza
JaiotzaTokoname (en) Itzuli1921eko urtarrilaren 26a
Herrialdea Japonia
HeriotzaTokio1999ko urriaren 3a (78 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Hezkuntza
HeziketaOsakako Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua, ingeniaria eta fisikaria
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Discogs: 4679744 Edit the value on Wikidata

Akio Morita (Nagoia, Aichi, Japonia, 1921eko urtarrilaren 26a - Tokio, Japonia, 1999ko urriaren 3a) japoniar enpresa-gizona izan zen, Japoniako enpresa-gizon ospetsuenetakoa.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osakako Unibertsitatean ikasi zuen. Gerra-garaian, enperadorearen ontzidian aritu zen lanean. 1946an, Sony etxea sortu zuen, Ibuka Masarurekin. Finantza-, marketin- eta merkataritza-lanen arduradun izan zen. Nazioartean izan zuen lehenengo arrakasta miniaturazko irrati-transistorea izan zen (1955ean). Gero, Estatu Batuetan Sony zabaltzeko oinarri sendo bat osatu zuen, eta hainbat lantegi jarri zituen Kalifornian.

1970ean, Sony izan zen New Yorkeko burtsan kotizatu zuen lehenengo japoniar enpresa. 1971tik aurrera, enpresako lehendakari izan zen, eta, 1976tik aurrera, zuzendari nagusia.

Moritak erabaki zuen Sonyk gai berritzaileekin lan egin behar zuela, walkmanak eta bideo-zintak eginez, esate baterako. Garrantzizko lana egin zuen, bestalde, Japoniaren eta Estatu Batuen arteko merkataritza-tirabirak baretzeko, bi herrialdeetako harreman ekonomikoetako taldean lan eginez.

Burmuinetako eritasun baten ondorioz, Sonyren zuzendaritza utzi behar izan zuen 1994an.

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]