Omeiatarren gortean askok Waliden izendapenaren aurka egin zuten, honek bizitza immorala eramatearen ospea zuelako. Hala ere, kalifa egin zioten. Ia berehala hasi zen kontra egin ziotenei erasotzen, eta horrek etsaitasun handiagoa eragin zion bere buruari. 744ko apirilaren 16an hil zuten. Bere lehengusu Yazid III.ak ordezkatu zuen.