Al-Qasim al-Mamun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Al-Qasim al-Mamun
Kordobako kalifa

1023ko otsailaren 12a - 1023ko irailaren 9a
Yahya al-Mutali - Abd ar-Rahman V.a
Kordobako kalifa

1018ko martxoaren 24a - 1021eko abuztuaren 4a
Abd ar-Rahman IV.a - Yahya al-Mutali
Bizitza
Jaiotza 965
Herrialdea Al Andalus
Talde etnikoa Berberea
Heriotza Málaga, 1025 (egutegi gregorianoa) (59/60 urte)
Familia
Anai-arrebak
Leinua Hammuditarrak
Jarduerak
Jarduerak aristokrata
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa islama

Al-Qasim al-Mamun (arabieraz: المأمون القاسم بن حمود‎) Kordobako zortzigarren kalifa izan zen. Banu Hammud leinuko bigarrena, 1018 eta 1021 artean eta 1023an gobernatu zuen.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1018ko martxoaren 22an hiru eslaviar guardiak Ali ibn Hammud al-Nasir bere anaia erail zutenean,[3] Sevillako valia zen. Hammuditar aldekoek deitu eta Kordobara joan zen non kalifa izendatu eta "al-Mamum" (konfiantza ematen duena) izenondoa hartu zuen. Aldi berean, omeiatarren aldekoek Abd ar-Rahman IV.a izendatu eta honek gudaroste handia zuzendu zuen hiribururantz.

Guadix setiatzen ari zirela, omeiatar aldekoek Abd ar-Rahman saldu eta erail zutenean, Al-Qasim botere osoa bereganatu eta hiru urtez lasai gobernatu zuen. 1021ean, Yahya al-Mutali bere iloba, aitaren tronua aldarrikatu eta armada bat altxa zuen Kordoba hartzeko. Al-Qasim bereberren laguntza galdu, hiribura utzi eta Sevillan babestu zen. Abuztuaren 13an Yahya kalifa izendatu zuten.

Urtebete baino pixka bat gehiagoz bi kalifa izan ziren: Kordobakoa eta Sevillakoa. Hala ere, Yahyak ezin zuen hiriburuko etengabeko matxinadak gelditu eta 1023ko otsailean Kordobatik ihes egin eta Al-Qasimen bidea ireki zuen. Urte bereko abuztuan kordobarrak, Al-Qasimen gobernu txarra zela eta, berriro matxinatu eta Al-Qasim Jerezen babestu behar izan zen. Yahya itzuli, Al-Qasi preso hartu eta Málagan espetxeratu zuten. Bi urte geroago hil zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Altamira, Rafael (1999) Il califfato occidentale Storia del mondo medievale II 477–515 or..
  2. Hottinger, Arnold (2005) Die Mauren. Arabische Kultur in Spanien Munich: Wilhelm Fink ISBN 3-7705-3075-6.
  3. Dozy Reinhart Pieter Anne Histoire des Musulmans d’Espagne : jusqu’à la conquête de l’Andalousie par les Almoravides (711-1110) III 325 or..


Aurrekoa
Abd ar-Rahman IV.a
Kordobako kalifa
1018-1021
Ondorengoa
Yahya al-Mutali


Aurrekoa
Yahya al-Mutali
Kordobako kalifa
1023
Ondorengoa
Abd ar-Rahman V.a
Biografia
Andaluzia
Artikulu hau Andaluziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.