Al-Mundhir Kordobakoa
Al-Mundhir Kordobakoa | |||
---|---|---|---|
886 (egutegi gregorianoa) - 888 (egutegi gregorianoa) ← Mohamed I.a Kordobakoa - Abdulah I.a Kordobakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Kordoba, 842 (egutegi gregorianoa) | ||
Herrialdea | Al Andalus | ||
Heriotza | Bobastro, 888 (45/46 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Mohamed I.a Kordobakoa | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Kordobako omeiatar | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria |
Al-Mundhir Kordobakoa —arabieraz: المنذر, Abu al-Hakam al-Mundhir ibn Muhammad— (Kordoba, 844 – Bobastro, 888) Al-Andalusko seigarren emir independentea izan zen. Muhammad I.a Kordobakoa aitaren oinordekoa izan zen 886an, bi urteko erregealdia baino izan ez zuelarik.
Bere aitaren erregealdian, kristau eta muladi matxinoen aurkako operazio militarren agintaritza jaso zuen. 865ean, Dueroren haranean Ordoño I.a Asturiaskoaren aurkako operazio bat zuzendu zuen, partzialki huts egin zuena. Kordoba itzultzen ari zela, Burgosen Rodrigo Gaztelakoa garaitu zuen, Gaztelako kondea, kristauen mugak, iparralderantz atzeratu zirelarik. Leon eta Astorga konkistatzen saiatu zen, baina Alfontso III.a Asturiaskoak, Valdemoran garaitu zuen 878an. Banu Qasi eta Alfontso III.a Asturiaskoaren aurkako espedizio bat zuzendu zuen, baina 883an garaitua izan zen, Cellorigoko guduan. Baina arrakasta izan zuen Ibn Marwan Badajozetik botatzean, 884an.
Bere erregealdiko bi urteetan, arrakastarik gabe, Omar ibn Hafsunen aurka borrokatzen aritu zen.
Ibn Idharik, honela deskribatzen du: "Beltzarana, ile kizkurrekoa... aurpegia, pikorrez betea zuen".
Artikulu hau Andaluziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |