Alan Sillitoe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Alan Sillitoe
Alan Sillitoe (2009).jpg
Bizitza
Jaiotza Nottingham1928ko martxoaren 4a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Londres2010eko apirilaren 25a (82 urte)
Hobiratze lekua Highgate Cemetery
Familia
Ezkontidea(k) Ruth Fainlight
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea idazlea, gidoilaria, poeta eta eleberrigilea
Nominazioak
Kidetza Royal Society of Literature
IMDb nm0798105

Alan Sillitoe (Nottingham, Ingalaterra, 1928ko martxoaren 4a - Londres, Ingalaterra, 2010eko apirilaren 25a) ingelesezko olerkari eta eleberrigilea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorri apaleko familia batean sortu zen, eta hamalau urterekin bizikleta-lantegi batean hasi zen lanean. 1946-1949 bitartean irrati-telegrafista gisa lan egin zuen Erregeren Aire Armadan, eta ondoren Malaysian, Frantzian eta Espainian bizi izan zen.

Garai hartan idatzitako Arratoiak eta beste eleberri batzuk (1960) liburuan bildu zituen bere olerki gehienak; obra horretan, eta Sillitoeren lehen eleberri ospetsua izan zen Saturday Night and Sunday Morning (1958, Larunbat gaua eta igande goiza) lanean, gazte haserreen izpiritua islatu zuen. Eleberrian bere bizitza lazgarrian edana eta sexua adiskide bakar dituen langile gazte baten bizitza hartu zuen kontagai, eta aurrerantzean idatzitako lanetan ere helburu nagusi bat erakutsi du, mundu kapitalistan langile-klaseak nozitzen duen zapalkuntza ekonomikoa eta bazterketa salatzea hain zuzen ere.

Eleberri aipagarriak ditu The general (1960, Jenerala), The death of William Posters (1965, William Postersen heriotza), Travels to Nihilon (1971, Nihilonerako bidaiak), Flame of life (1974, Bizitzaren sugarra), The widower´s son (1976, Alargunaren semea)...

Bestalde, aipagarria da kontakizun laburrak idazteko erakutsi duen trebetasuna, besteak beste, The loneliness of the long distance runner (1959, Ibilbide luzeko lasterkariaren bakardadea) eta The second chance (1981, Bigarren aukera) ipuin-liburuek erakusten dutenez.

Olerkigintzari dagokionez, hasieran aipatutako liburuaz gainera, aipatzekoak ditu Storm: new poems (1974, Ekaitza: olerki berriak), eta Abiadura (1984). 1995. urtean bere autobiografia idatzi zuen (Life Without Armour). 1990. urtean Nottingham Trent Universityko ohorezko titulua jaso zuen.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberri hautatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia hautatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]