Albert kanala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Albert kanala

AlbertkanaalKanne 4575.jpg


Albert kanala, Kannetik gertu (Linburgo)
Bertako izena nederlanderaz: Albertkanaal, frantsesez: Canal Albert
Kokapena Belgika
Luzera 130 km
Iturburua Lieja
Ibai ahoa Anberes
LocationAlbertcanal.PNG

Albert kanala, Belgika zeharkatzen duen zabalera handiko kanala da. 130 kilometroko luzera du eta Liejako portu autonomoa, Meuse ibaian, eta Anberesko portua, Eskalda ibaiaren estuarioan, eta Ipar itsasoa lotzen ditu.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen mundu gerraren ondorengo obra handien politikaren kari, eraikuntza lanak 1930an hasi ziren. Helburua Flandriako eta Valoniako siderurgia Linburgoko ikatz meategiekin lotzea zen.

Kanala harrabots handiz 1939ko uztailaren 30ean inauguratu zen, Liejan 1939ko maiatzaren 20a eta abuztuaren 31 artean egiten ari zen Uraren Nazioarteko erakusketaren harira.

Sei esklusa ditu. Sakonera 3,4 metrokoa da. Hasieran 2.000 tonako itsasontziak ibiltzeko gaitasuna bazuen, 1997an handitze lanak egin ziren eta gaur egun 9.000 tonako itsasontziak pasa daitezke.

40 milioi tonako trafikoa izaten du urteko.