Alberto I.a Belgikakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alberto I.a Belgikakoa
Albert I of Belgium 1910.jpg
Belgikako senataria


Belgikako errege

1909ko abenduak 23 - 1934ko otsailak 17
Leopoldo II.a Belgikakoa - Leopoldo III.a Belgikakoa
Bizitza
Jaiotza Brusela eta Brusela1875eko apirilaren 8a
Herrialdea  Belgika
Heriotza Namur1934ko otsailaren 17a (58 urte)
Hobiratze lekua Church of Our Lady of Laeken
Heriotza modua istripua
Familia
Aita Prince Philippe, Count of Flanders
Ama Princess Marie of Hohenzollern-Sigmaringen
Ezkontidea(k) Elisabeth of Bavaria, Queen of Belgium
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua House of Saxe-Coburg and Gotha
Lanbidea
Lanbidea mendizalea eta militarra
Jasotako sariak
Nominazioak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Britainia Handiko Armada
Gradua field marshal
Gatazka Lehen Mundu Gerra
Sinesmenak
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

Alberto I.a Belgikakoa (Albert Léopold Clément Marie Meinrad de Saxe-Cobourg et Gotha) (Brusela, 1875eko apirilaren 8a - Marche-les-Dames, Belgika, 1934ko otsailaren 17a). Belgiarren hirugarren erregea. Filipe Belgikakoaren semea. 1900. urtean, Isabel Gabriela Bavierakoarekin (1876-1965) ezkondu zen, eta hiru seme-alaba izan zituzten. Osaba Leopoldo II.a Belgikakoa hil ondoren, oinordetu zuen tronua, 1909ko abenduaren 17an. haren aitona Leopoldo I.a Belgikakoa Belgiarren lehenengo erregea izan zen eta haren izeba (Karlota Belgikakoa), Belgikako lehenengo printzesa. Belgikako armadaren buru gorena izan zen eta berak zuzendu zituen tropak pertsonalki Lehen Mundu Gerrak eztanda egin zuenean.

Senar-emazteak eta seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alberto I.a Belgikakoa eta Isabel Gabriela Bavierakoa.

1900. urteko urriaren 2an ezkondu zuten Isabel Gabriela Valeria Maria dukesarekin, Bavieran. Isabelek Isabel Belgikako erregina izena hartu zuen. Karlos Teodoren (Bavierako dukea) alaba zen, eta Maria Jose Portugaleko infantarena. Possenhofenen jaio zen, Bavieran, Alemanian, 1876ko uztailaren 25ean, eta 1965eko abenduaren 23an hil zen.


Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marche-les-Dameseko mendi bat eskalatzen izan zuen istripu baten ondorioz hil zen 1934an. Bere semeak Leopoldo III.a Belgikakoak oinordetu zuen. Laekeneko elizan (Brusela) dagoen errege-panteoian lurperatu zuten.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alberto I.a Belgikakoa Aldatu lotura Wikidatan