Alberto Arbasino

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Alberto Arbasino (Voghera, Milandik hurbil, Italia, 1930 -) italiar legegizona eta idazlea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Milanen, Parisen eta Hagan egin zituen Zuzenbideko ikasketak.

Lehenengo eleberria, Distesa 1955ean argitaratu zuen, Paragone aldizkarian. 1956tik aurrera, bidaiak egin zituen mundu osoan zehar, eta hainbat aldizkaritarako artikuluak egiten hasi zen, hala nola Paragone, L´Illustrazione italiana eta Il Mondo aldizkarietarako. 1957an, Einaudi argitalpenek Le Piccole Vacanze bilduma argitaratu zioten. 1959an, Feltrinelli argitaldariak Le Piccole Vacanze kontakizuna eta L´Anonimo Lombardo eleberria berrargitaratu zituen, aldaketa batzuekin. Eleberri horretan, egilearen obra osoaren proiektua azaltzen da. Testua osagai deskribatzailez eta irudizkoez beteta dago. Eleberri-saiakera bat da, eta egilearen beste lan batzuetan ere aurki daiteke egitura hori bera: Fratelli d´Italia (1963) eta Super-Eliogabalo (1969). La Bella di Lodi eleberria da Arbasinoren eleberri tradizional bakarra.

Saiakera-liburuen artean, aipagarriak ditu: Certi romanzi (1964), Grazie per le magnifiche rose (1965), Off-off (1968) eta Sessanta Posizioni (1971) artikulu-bilduma.

Idazle postmodernoen eredutzat hartzen da Arbasino.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]