Edukira joan

Alberto María de Agostini

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alberto María de Agostini

Bizitza
JaiotzaPollone1883ko azaroaren 2a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1883ko azaroaren 2a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1960ko abenduaren 25a)
HeriotzaTurin1960ko abenduaren 25a (77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, argazkilaria, apaiz katolikoa, misiolaria, mendigoizalea, kartografoa eta geografoa
Jasotako sariak
KidetzaAccademia delle Scienze di Torino
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaSan Frantzisko Saleskoaren Elkartea

Alberto María de Agostini (Pollone, 1883ko azaroaren 2a - Turin, 1960ko abenduaren 25a) argazkilari, dokumentalista, mendizale, geografo eta misiolari salestar italiarra izan zen.

Punta Arenasera (Txile) iritsi zen 1910eko otsailean, eta bertan bere Kongregazioaren berezko lanak egin zituen. Suaren Lurraldera espedizioak antolatu zituen, non, lehen aldiz, mapa batzuen bidez soilik ezagutzen ziren mendiak esploratu zituen, eta, gainera, beste tontor batzuk aurkitu zituen, horietako asko, salestar misiolariaren izena dutenak. Olivia mendiaren gailurrera iristea lortu zuen, Ushuaian, Argentinan. Austral indigenekin ere harremanetan jarri zen: selknamekin, zenbait lanetan deskribatu zituenak, eta, argazki ugariren bidez erretratatu zituenak, yaganekin, alakalufeekin, tehueltxeekin eta araukanoekin . Hainbat salaketa publiko egin zituen aborigenen aurkako krimenak egiten zituztenen aurka.

Alberto María de Agostiniren kezka nagusia ziren Selknam haurrak.

Argazkilari gisa lan sakona egin zuen ordura arte ia ezezaguna zen inguru bateko paisaia naturalak eta bertako tribuak grafikoki dokumentatzen. Bere lanak sariak lortu zituen Italian eta Brasilen, eta erakusketak egin ziren Txileko hainbat hiritan.

Idazle gisa, eta kasu askotan, argazkilari gisa ere bai, hogei bat liburu argitaratu zituen:

  • I miei viaggi nella Terra del Fuoco - Turín, 1.argitalpena, 1923, Alemanera, hungarierara eta gaztelaniara itzulia (Milan, 1929), urte asko beranduago 30 años en Tierra del fuego izenarekin berrargitaratua, datu eguneratu eta zabalduekin.
  • Andes patagónicos
  • Andes patagónicos : viajes de exploración a la cordillera patagónica austral (1945)
  • El Cerro Lanín y sus alrededores: Parque nacional(1941)
  • Paisajes magallánicos. Itinerarios turísticos. (Punta Arenas, 1945);
  • Mi primera expedición al interior de la cordillera patagónica meridional (Buenos Aires, 1931)
  • La naturaleza en los Andes de la Patagonia Septentrional. Lagos Nahuel Huapi y Esmeralda (Turín, 1934)
  • Aspetti geomorfologici della Cordigliera Patagonica Australe (Turín, 1939)
  • Ascensión al Monte San Lorenzo. Excursión a la región del Baker (Buenos Aires, 1945) *Don Bosco geógrafo (Gaztelaniara itzulia, en Bollettino Salesiano, enero de 1960)
  • Guía turística de Magallanes y canales fueguinos (1946)
  • Guía turística de los lagos australes argentinos y Tierra del Fuego ((Buenos Aires, 1945).

Turinen hil zen, 1960ko abenduaren 25ean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]