Alejandro Sabella

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alejandro Sabella
Alejandro Sabella 2012.jpeg
Bizitza
Izen osoa Alejandro Javier Sabella
Jaiotza Buenos Aires1954ko azaroaren 5a
Herrialdea  Argentina
Heriotza Buenos Aires2020ko abenduaren 8a (66 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak futbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg River Plate1974 / 197811711
Flag of None.svg Sheffield United Football Club1978 / 1980768
Flag of None.svg Leeds United Football Club1980 / 1981232
Flag of None.svg Club Estudiantes de La Plata1982 / 198714910
Flag of Argentina.svg Argentinako futbol selekzio nazionala1983 / 198480
Flag of None.svg Grêmio Foot-Ball Porto Alegrense1985 / 1985100
Flag of None.svg Club Ferro Carril Oeste1987 / 1988272
Flag of None.svg Atlético Irapuato1988 / 1989310
 
Posizio edo espezialitatea erdilaria
Pisua 70 kilogramo
Altuera 171 zentimetro

Alejandro Javier Sabella (Buenos Aires, Argentina, 1954ko azaroaren 5a - ibidem, 2020ko abenduaren 8a) argentinar futbolaria eta futbol entrenatzailea izan zen.

1974an egin zuen debuta profesionaletan futbolari River Plate futbol taldean. 1978 eta 1980 bitartean Sheffield Uniteden jokatu zuen. Handik, Leeds Unitedera joan zen eta han egon zen 1981era arte. Ondoren, 1982tik 1984ra Estudiantes La Plata taldean aritu zen. Hurrengo urtean Brasilgo Grêmio taldean jokatu zuen denboraldi batez eta Estudiantes La Plata taldera itzuli zen beste denboraldi baterako. Gero, 1987 eta 1988 bitartean Club Ferro Carril Oeste futbol taldean aritu zen. Azkenik, 1988an Mexikorako bidea hartu eta Club Deportivo Irapuato taldean jokatu zuen 1989an futbolari erretiratu zen arte.

Futbolari izateari utzi eta gutxira, 1990ean futbol-entrenatzaile hasi zen. 2011 eta 2014 bitartean Argentinako futbol selekzio nazionaleko entrenatzailea eta hautatzailea izan zen. Haren gidaritzapean, Argentinako selekzioa 2014ko Munduko Futbol Txapelketaren finalera sailkatu zen eta munduko txapeldunordea izan zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]