Aleksandr Dovjenko
Aleksandr Petrovitx Dovjenko (ukraineraz: Олександр Петрович Довженко, Oleksandr Petrovych Dovzhenko; errusieraz: Алекса́ндр Петро́вич Довже́нко, Aleksandr Petrovich Dovzhenko;Sosnitsa, Ukraina, 1894ko irailaren 10agreg./abuztuaren 29ajul. - Kiev, 1956ko azaroaren 25a) ukrainar zinemagilea izan zen.
Eskola-maisua izan zen Kontsulatuko idazkaria eta margolaria izan aurretik. Eisenstein eta Pudovkin zinemagileekin batera, zine sobietarraren sortzaile handienetakoa izan zen. Obra nagusiak: Zvenigora (1927), Arsenal (1929), Zemlia (1930, Lurra, egilearen maisu-obra), Ivan (1932), Aerograd (1934), Chors (1939), Bitva sa Ukrainu (1943, Ukrainako gudua) eta Michurin (1948). Hil aurretik bi film garrantzitsu utzi zituen prestaturik, bere emazte eta laguntzaile zen Julia Sóntsevak amaitu zituenak: Poema o morie (1958, Itsasoko poema) eta Povestj plamennyj liet (1960, Suzko urteak).
"Earth" filma garai eta nazio guztietako 12 film onenen zerrendan sartu zen Bruselako Munduko Erakusketaren bertsioaren arabera.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Txantiloi:Uk-UA «Як Яреськи побачив увесь світ: полтавські краєвиди у фільмах Довженка - poltava-trend.in.ua» poltava-trend.in.ua (Noiz kontsultatua: 2022-11-30).