Aleksandr Stepanovitx Popov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aleksandr Stepanovitx Popov

Bizitza
JaiotzaKrasnoturyinsk (en) Itzuli1859ko martxoaren 4a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
HeriotzaSan Petersburgo1905eko abenduaren 31 (juliotar egutegia) (46 urte)
Hobiratze lekuaLiteratorskie mostki (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: garuneko odoljarioa
Hezkuntza
HeziketaPerm Theological Seminary (en) Itzuli
Faculty of Physics and Mathematics of the Saint Petersburg University (en) Itzuli
Hezkuntza-mailacandidate of Sciences in Physics and Mathematics (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, asmatzailea eta ingeniaria
Enplegatzailea(k)Saint Petersburg State Electrotechnical University (en) Itzuli
Jasotako sariak

Find a Grave: 12448492 Edit the value on Wikidata
Popovi egindako monumentua, Krasnoturyinsk-en, Errusian.

Aleksandr Stepanovitx Popov (Turinskiye Rudniki, Perm, Errusia, 1859ko martxoaren 16greg./martxoaren 4ajul. - San Petersburgo, Errusiar Inperioa, 1906ko urtarrilaren 13agreg./1905eko abenduaren 31jul.) errusiar fisikaria eta ingeniaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sobietar Batasun ohian irratiaren asmatzailetzat hartua izan da. Izan ere, G. Marconi italiar asmalariaren berririk izan gabe egin zuen lehenengo irrati-hargailua (1896).

1877an matematika-ikasketak egiten hasi zen San Petersburgoko Unibertsitatean. Berehala hasi zen ingeniaritza elektrikoan lan egiten, hain zuzen ere, gerraontzietarako tresna elektrikoak egin behar zituzten ikasleei eskolak ematen. Garai horretan ezagutu zituen H. Hertz alemaniar fisikariaren ikerketak (uhin elektromagnetikoak).

1895ean eguratsaren nahasketa elektrikoak aztertu zituen, eta sari bat eman zioten ekaitzak antzematen zituen tresna bat asmatzeagatik. 1896an uhin hertziarren igorpena frogatu zuen. Urte berean X izpiei buruzko azterketak egin zituen.

Errusiar armadarekin batera zenbait aurrerapen egin zituen, eta hark egindako irrati bidezko komunikazioek gero eta leku zabalagoa hartu zuten.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aleksandr Stepanovitx Popov Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]