Aleksei Rikov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aleksei Rikov
Alexei Rykov.jpg
2. Sobietar Batasuneko lehen ministro

1924ko urtarrilaren 21a - 1930eko abenduaren 21a
Vladimir Lenin - Viatxeslav Molotov
1918ko Errusiako Batzar Konstituziogileko diputatu

Bizitza
JaiotzaSaratov1881eko otsailaren 25a
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaMosku1938ko martxoaren 15a (57 urte)
Hobiratze lekuaKommunarka fusilamendu-eremua
Heriotza moduaberezkoa ez den heriotza: bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
KidetzaPolitburo of the Central Committee of the Communist Party of the Soviet Union (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoaErrusiako Langile Alderdi Sozialdemokrata
Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista
Alexei Rykov signature.svg

Aleksei Ivanovitx Rikoverrusieraz: Алексе́й Ива́нович Ры́ков— (Saratov, Errusiar Inperioa, 1881eko otsailaren 25aMosku, Sobietar Batasuna, 1938ko martxoaren 15a) sobietar politikaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1900ean Errusiako Alderdi Sozialdemokratako kide egin zen. 1905ean Alderdi Boltxebikeko Batzorde Nagusiko kide hautatu zuten Londresen. Leninen aurkaria izan zen 1905eko eta 1910eko Kongresuetan. Iraultza nagusitu ondoren lehenengo gobernu boltxebikean parte hartu zuen Barne Saileko herri-komisario gisa, eta joera sozialista guztiak bilduko zituen Gobernuaren alde jokatu zuen. 1918an Ekonomiako Batzorde Nagusiko buru izendatu zuten. Trotskiren aurkaria izan zen. Lenin hil ondoren Herriko Komisarioen Batzordeko lehendakari izendatu zuten haren ordez. Alderdiko eskuineko joeraren ordezkaria izan zen. 1930ean kargutik kendu zuten trotskista eta eskuindarra zela salaturik. 1937an atxilotu eta hiltzera kondenatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aleksei Rikov Aldatu lotura Wikidatan