Charles Gounod

Wikipedia, Entziklopedia askea
Charles Gounod

(1890)
kapera-maisu

1843 -
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCharles-François Gounod
JaiotzaParis1818ko ekainaren 17a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaSaint-Cloud1893ko urriaren 17a edo 18a (75 urte) (75 urte)
Hobiratze lekuaAuteuil Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Familia
AitaFrançois-Louis Gounod
Ezkontidea(k)Anna Zimmerman
Hezkuntza
HeziketaParisko Kontserbatorioa
Lycée Saint-Louis
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Anton Reicha
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakclassical composer (en) Itzuli, musikologoa, musika-irakaslea, organista eta musikagilea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakFanny Mendelssohn eta Felix Mendelssohn
KidetzaArte Ederren Akademia (Frantzia)
Mugimenduamusika klasikoa
Genero artistikoaopera
sinfonia
musika klasikoa
oratorioa
Musika instrumentuaorganoa

IMDB: nm0006111 Allocine: 37828 Allmovie: p160780 IBDB: 11773
Spotify: 42Vmza0WYHdhsgxFmf9Tui iTunes: 11926 Last fm: Charles-François+Gounod Musicbrainz: cd4636e1-06a3-41fc-848a-624b84bbb023 Songkick: 351802 Discogs: 555462 IMSLP: Category:Gounod,_Charles Allmusic: mn0000153981 Find a Grave: 7717 Edit the value on Wikidata

Charles-François Gounod (Paris, 1818ko ekainaren 17a – Saint-Cloud, Senako Gainak, 1893ko urriaren 17a edo 18a) frantziar musikagilea izan zen, erromantizismoaren garaikoa. Herrialde horretako inoizko musikagilerik ezagunenetakoa da, batez ere, Ave Maria, Faust eta Roméo et Juliette lanengatik. Hala ere, askoz luzeagoa da hark egindako lanen zerrenda, 600 izenburu baino gehiago utzi baitzuen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parisko Kontserbatorioan Halévy, Paër eta Lesueur izan zituen irakasle. 1839an Erromako saria irabazi zuen; Italian Palestrina ezagutu zuen eta Alemanian Bach, Mozart eta Schumann.

Hasieran elizako musika idatzi zuen (Te Deum, Requiem), organo-jotzaile eta kapera maisu izan zen. Antzerkirako Sapho opera (1851) eta opera komiko bat, Le médecin malgré lui (1858), idatzi zituen, arrakastarik erdietsi gabe, ordea. Faust (1859) operak eman zuen azkenik ezagutzera. Geroago Mireille (1864) eta Roméo et Juliette (1867) operek berehalako arrakasta izan zuten. Le tribut de Zamora (1881) operak izan zuen porrotak elizako musikara eraman zuten berriro azken urteetan (Rédemption, 1882; Mors et Vita, 1885; Requiem, 1893). Bestalde, 2 sinfonia, 13 meza, moteteak, kantatak, melodiak, koru eta pianorako eta organorako musika egin zuen Gounodek.

Haren obraren eragina zabala izan da; operen bidez XIX. mendeko Frantziako musikari ekarpen handia egin zion.

Musika lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Operak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sapho (1851)
  • La nonne sanglante (1854)
  • Le médecin malgré lui]] (1858)
  • Faust (1859)
  • Philémon et Baucis (1860)
  • La colombe (1860)
  • La reine de Saba (1862)
  • Mireille (1864)
  • Roméo et Juliette (1867)
  • Cinq-Mars (1877)
  • Polyeucte (1878)
  • Le tribut de Zamora (1881)
  • Maître Pierre (amaitu gabea, 1877–84)

Oratorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tobie (1854)
  • Gallia (1871)
  • Jésus sur le lac de Tibériade (1873)
  • La rédemption (1882)
  • Christus factus est (1842)
  • Mors et vita (1884)
  • Requiem (1891)

Sinfoniak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sinfonia 1 Zk. in D major (1855)
  • Sinfonia 2 Zk. in E major (1855)

Ganbera-musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Harizko Laukotea in A minor
  • Harizko Laukotea in C minor "Petit quatuor"
  • Harizko Laukotea 2 Zk. in A Major
  • Harizko Laukotea 3 Zk. in F Major
  • Harizko Laukotea in G minor
  • Petite symphonie pour neuf instruments à vent (1885)

Beste batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Marche pontificale, Pio IX.a aita santuari 1869an egindakoa. 1949tik aita santuen ereserki ofiziala da.
  • Funeral March of a Marionette (1872), pianorako egindakoa eta Alfred Hitchcock Presents telebista saioaren sintonia ezaguna izan zena.
  • Organorako egindakoak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Gounod Aldatu lotura Wikidatan