Algara (konpartsa)
Sorrera: | 1994 |
---|---|
Txupinera: | Isabel Isazelaia, 2008 |
Egoitza: | San Bizente, 2 (Abando) |
Leloa: | "Jende libreen Herri askea" |
Kideak: | 150-200 |
Koloreak: | Urdina |
Egoera: | Aktiboak |
Webgunea: | www.algara.org |
Algara Bilboko konpartsa euskalduna da, konpartsen federakundeko kidea eta "Zenbat Gara" elkarteak sortutakoa.
Bilboko Aste Nagusia ekitaldi garrantzitsuena bada ere, beste hainbat jai egunetan parte hartzen du konpartsak, beti ere euskal kultura ardatz hartuta eta harremanetarako euskara erabiliz. Hala ere, unibertsaltasuna eta internazionalismoa ere taldearen ezaugarriak dira, "globalizakeria"rekiko kritikoak izanda, eta berezko hizkuntza duten herri zapalduekiko elkartasuna adierazten dute beti beraien leloetan. Hain zuzen ere, konpartsako leloa "Jende libreeen herri askea" da, ikur nagusitzat Ixtebe Pellot euskal kortsarioa dute, eta honekin lotuta Ruper Ordorikaren abestiaren hitzak, "Biba Pellot, biba festa!". Algara eguna ospatzen dute udazkenean eta Udaberri Jaia maiatz aldera. Santa Ageda bezperan kantuan ibiltzen dira Abando aldean. Areatzako zubiaren goiko aldean jarri ohi dute txosna, Bilbo–Concordia geltokiaren parean.