Munduko Jendeak
Sorrera: | 2014 |
---|---|
Txupinera: | |
Egoitza: | Ronda z/g 2. solairua [5.aren aurrean] |
Leloa: | |
Kideak: | |
Koloreak: | Kamiseta berdea konpartsako letra serigrafiatuekin, kolore berde, urdin eta urdin argian. |
Egoera: | Ez aktiboak |
Webgunea: |
Munduko Jendeak Bilboko konpartsa bat zen. Konpartsa gisa, biolentziarik gabeko gizarte anitz, ekitatibo eta justu baten garapen sozial, ekonomiko, politiko eta kulturalean eragina izango duten harreman eta elkarguneak ezartzea planteatzen zuen.
Elkargune horiek elkarrizketaren eta elkar ezagutzaren bidez balorazio kulturala, errespetua, laguntasuna eta profesionaltasun harremanak bideratu zituzten.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kohesio eredu anitz eta multikultural baten zati gisa, Bilbo eta Bizkaiko gizartean aktiboki parte hartu nahi zuten kultura ezberdinetako herritarren batura izan zen. Elkarbizitzearen erronka konpartsaren kezka izan zen beti eta konpartsa honen iritzian, horrek antolakuntza modu ezberdinak eskatzen zituen.
36 erakunde eta taldek osatzen zuten “Gentes del mundo” federazioak kultura ezberdinetako pertsona migrariak, euskal gizartearen bereizgarri den aniztasunean laguntzeko erabakigarriak zirela uste zuten.
2018an, kideen arteko tirabiren ondorioz desagertu zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bilboko konpartsen webgune ofiziala (Gaztelaniaz)