Hau Pittu Hau!
Sorrera: | 1987 |
---|---|
Txupinera: | Miren Barrutia (1991) |
Egoitza: | Koldo Iruarrizaga, 11 (San Frantzisko) |
Leloa: | Euskara da gure territorio libre bakarra |
Kideak: | 140 |
Koloreak: | Morea eta laranja |
Egoera: | Aktiboak |
Webgunea: | www.haupittuhau.org |
Hau Pittu Hau! Bilboko konpartsa euskalduna da, hauen federakundearen kidea dena eta Euskal Herrian Euskaraz elkartearen ingurukoa. 1987an sortu zen eta Bilboko lehen konpartsa euskalduna izan zen (hau da, bere funtzionamendu guztia euskaraz duen lehena).
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Konpartsa 1987ko uztailaren 6an sortu zen, euskarak Bilboko jaietan pairatzen zuen bazterketa dela-eta. 20 urte hauetan makina bat pasadizo bizi izan dituzte, horien artean, 2002ko abuztuan, konpartsaren 15. urteurrena ospatzeko, Marijaia Euskal Herriko zazpi hiriburuetara eraman zutenekoa da aipagarrienetarikoa.[1]
Abestia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hau Pittu Hau!
Hau Pittu Hau!
Gure konpartsak bizirik dirau
Hau Pittu Hau!
Hau Pittu Hau!
Eta zurekin ehun eta hogeitalau
Aldizkaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hau...Hau! aldizkaria kaleratzen dute. Lehenengo alea, 15. urteurrena ospatzeko kaleratu zuten, zeinetan konpartsaren ibilbidea eta urteko ekintza desberdinak deskribatzen diren.