Amado Nervo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amado Nervo
Amado Nervo.jpg
ambassador of Mexico (en) Itzuli

Bizitza
Izen osoaJuan Crisóstomo Ruiz
JaiotzaTepic1870eko abuztuaren 27a
Herrialdea Mexiko
HeriotzaMontevideo1919ko maiatzaren 24a (48 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria, kazetaria, poeta eta prosalaria
KidetzaAcademia Mexicana de la Lengua
Genero artistikoaolerkigintza

Find a Grave: 18876 Edit the value on Wikidata

Amado Nervo (Tepic, Mexiko, 1870eko abuztuaren 27a - Montevideo, Uruguai, 1919ko maiatzaren 24a) Mexikoko idazle modernista izan zen. Kazetaritza, saiakera, kronika, eleberria eta, batez ere, olerkiak idatzi zituen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1900ean, Europara iritsi zen kazetari gisa eta Crónicas de viaje ("Bidazti-kronikak") idatzi zuen; Parisen bizi zela Rubén Darío ezagutu zuen, haren eta garai hartako frantziar idazleen eragina izan zuen, eta Poemas (1901) olerki-liburua argitaratu zuen han.

Mexikora itzuli zenean, Lira heroica (1902, "Lira heroikoa"), Las voces (1904, "Ahotsak"), Los jardines interiores (1905, "Barruko lorategiak") olerki-liburuak idatzi zituen. Mexikoko enbaxadore izan zen, eta Espainian bizi izan zen 1914 arte. 1918tik 1919ra, gobernuak Argentinara eta Uruguaira bidali zuen enbaxadore gisa. Haren beste idazlan batzuk: Místicas (1897, "Mistikak"); Perlas negras (1899, "Perla beltzak"); Elevación (1917, "Goratzea"); Plenitud (1918, "Betetasuna"); El estanque de los lotos (1919, "Lotoen urmaela"); El arquero divino (1922, "Jainkotiar arkularia").

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]