Amaia Gabantxo
Itxura
Amaia Gabantxo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bermeo, 1973ko martxoaren 28a (51 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Ekialdeko Angliako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, itzultzailea eta abeslaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | herri-musika |
Musika instrumentua | ahotsa |
Amaia Gabantxo (Bermeo, Bizkaia, 1973ko martxoaren 28a) euskal idazlea, abeslaria[1] eta euskal literaturan espezializatutako itzultzailea da.[2][3]
2023an Etxepare-Laboral Kuxa itzulpen saria jaso zuen bigarren aldiz.[4]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Literatura Itzulpengintza Konparatuan Masterra egin zuen Norwicheko East Angliako Unibertsitatean. Kantuz musika taldea sortu du Chicagon eta bertan abesten ditu partitura klasikoak modu modernoan. Kolaboratzailea da zenbait literatur argitalpenetan, kritikari zein editore gisa. Euskara, literatura eta sormen idazkera irakasten ditu Chicagoko Unibertsitatean.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat liburu itzuli ditu Amaiak euskaratik ingelesera.[5] Besteak beste, hauek:[6]
- Anjel Lertxundiren. Zorion perfektua. "Perfect happiness" ( Center for Basque Studies - University of Reno, 2006)[7][8]
- Unai Elorriagaren. Vredaman. "Plants don´t drink coffee" (Archipelago Books 2009).[9]
- Harkaitz Canoren Belarraren ahoa. "Blade of Light" (University of Nevada Press, 2010).
- Bernardo Atxagaren. Borrokaria. "The fighter" (Etxepare institutua, 2011)
- Anjel Lertxundiren. Non Omnis moriar. (Etxepare institutua, 2012)
- Gabriel Arestiren Harri eta herri eta Maldan behera. "Downhill and Rock & core" (University of Nevada Press, 2017).
- Miren Agur Meaberen. Kristalezko begi bat. "A glass eye" (Parthian Books, 2017)
- Harkaitz Canoren Twist. "Twist" (Archipelago Books, 2018).[10]
Bestelakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- .2019ko udaberrian Amaiak, Jenny Holzerrekin Guggenheim Billbao Museoan kolaborazioa egin zuen, azken honen lanaren atzerako begiradan, Euskal poesia jatorrizko hizkuntzan eta ingelerara itzulia museoko fatxadan proiektatu zen. Holzerrek, bere buruan hogei urte baino gehiagoz izandako ideia izan zela adierazi zion Amaiari.[11][12]
- 2019an West Lafayette, AEB Indianako Purdue Unibertsitatean egingo ziren erakunde akademiko honek Hizkuntza Indigenen Urtea zela-eta antolatutako ekitaldien barruan, Amaia, euskal poesiaren itzulpengintzaren inguruan mintzatu zen. “From the Square to the Page, and onto the other Page: The Order of Things in Basque Poetry in Translation” hitzaldian.[13]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2018an Etxepare – Laboral Kutxa Itzulpen Saria, Gabriel Arestiren 'Harri eta herri' eta 'Maldan behera' lanak ingelesera itzultzeagatik. Lanok Nevadako Unibertsitateak (AEB) argitaratu ditu.[14][15][16][17]
- 2023an Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen Saria jaso zuen bigarren aldiz. Miren Agur Meaberen Hezurren erretura liburua ingelesera itzultzeagatik. Burning Bones liburua Galesteko Parthian Books argitaletxeak argitaratu zuen.[4][18]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «1931, Kantuz, Chicago eta Amaia Gabantxo» P L U S (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
- ↑ «Amaia Gabantxo: "Itzultzailea sortzaile bat da; eskuetan duen obra berriro sortu egiten du"» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
- ↑ «Amaia Gabantxo» Words Without Borders (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
- ↑ a b Mallona, Olatz Enzunza. (2023-10-07). «Amaia Gabantxok irabazi du, bigarrenez, Etxepare itzulpen saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Amazon.es» www.amazon.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
- ↑ Gabantxo, Amaia. «Euskal Literatura Itzuliaren katalogoa (ELI) - UPV/EHU» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-22).
- ↑ «Anjel Lertxundiren 'Zorion Perfektua' liburua inglesez, Renon» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2023-01-22).
- ↑ «noticias - hiru» www.hiru.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-22).
- ↑ (Ingelesez) Elorriaga, Unai. «Plants Don't Drink Coffee» Archipelago Books (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).
- ↑ (Ingelesez) «Twist by Harkaitz Cano translated by Amaia Gabantxo» Archipelago Books (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).
- ↑ Madariaga, Euskarazko argitalpenen editorea: Leire. (2019-09-18). «Amaia Gabantxo. Hitzen gerlaria» About Basque Country (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) 1931; Kantuz; S, Chicago eta Amaia Gabantxo « P. L. U.. «Amaia Gabantxo gana el premio de traducción internacional Etxepare-Laboral Kutxa 2018» P L U S (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
- ↑ «Ekitaldiak Indianan» Bertsolari 2019-11-14 (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
- ↑ Press, Europa. (2018-09-28). «Amaia Gabantxo, galardonada con el Premio de Traducción Etxepare - Laboral Kutxa» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
- ↑ Gabantxo, Amaia. Etxepare Saria irabazi du. https://www.etxepare.eus/eu/amaia-gabantxok-irabazi-du-aurtengo-etxepare--laboral-kutxa-itzulpen-saria.
- ↑ Arnaiz, Ainhoa Larrabe. «Amaia Gabantxo idazleak irabazi du aurtengo Etxepare itzulpen saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
- ↑ www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Cabrera, Isabel Urrutia. (2023-10-05). «Amaia Gabantxo recibe el Premio de Traducción Etxepare-Laboral Kutxa por llevar al inglés 'Hezurren erretura'» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-10-08).