Amaranto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amaranto
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaCaryophyllales
FamiliaAmaranthaceae
SubfamiliaAmaranthoideae
Generoa Amaranthus

Amaranthus generoa amaranto izenarekin ezagutzen diren hainbat espezie barne hartzen dituen belarren talde kosmopolita bat da. Egun itxura guztietako 60 espezie inguru ezagutzen dira. Genero honetako kideen ezaugarri eta erabilerak oso hurbilekoa duen Celosia generoaren antzekoak dira.

Talde honetako zenbait espezie belar txartzat hartzen diren arren, erabilera asko dauzkate barazki gisa, sasizereal gisa eta apaindura gisa.

Izena grezieratik datorkio: amarantos, (Αμάρανθος or Αμάραντος), "zimeltzen ez dena".

Espezie nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]