Amelia Tiganus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amelia Tiganus

Bizitza
JaiotzaGalați1984ko martxoaren 11 (40 urte)
Herrialdea Errumania
BizilekuaEuskal Autonomia Erkidegoa
Hezkuntza
Hizkuntzakerrumaniera
Jarduerak
Jarduerakaktibista eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea

Twitter: amelia_tiganus Edit the value on Wikidata

Amelia Tiganus (Galati, Errumania, 1984ko martxoaren 11) aktibista feminista da. Emakumeen salerosketatik bizirik ateratakoa, abolizionista eta Feminicio.net plataformako koordinatzailea da.

Bizitza

Tiganus Errumanian jaio eta hazi zen. 13 urte zituela, eskolatik etxerako bidean bortxatu zuten eta geroztik bere ibilbidea aldatu zen. Ez zuen lotsagatik salatu eta bortxatekek jarraitu zuten.[1] Irakasle edo medikua izan nahi zuen baina ikasketak utzi zituen. 17 urterekin lagun batek kaptatu zuen eta, egoerak bultzatuta, bere proposamena onartuz Iberiar Penintsula aldera abiatu zen. 2002an hasi zen prostituzioan Alacanten. Bost urtez 40 prostituzio etxe baino gehiagotan aritu zen, Euskal Herrikoetan barne. 2007an azken hauetariko batean zegoela, prostituzioa uztea erabaki zuen eta geroztik Gipuzkoan bizi eta taberna batean lan eginez, aldi berean aktibismo feministan murgildurik dirau.[2][3][4]

Aktibista feminista

Amelia Tiganus Bilbon, 2019.

Prostituzioa utzi eta denbora batera Tiganus feminismoaren ildo teorikoak ezagutzen hasi zen. Hori dela eta, berak bizitakoei bestelako interpretazioa ematen hastean, aktibismora bideratu zituen bere esku hartzeak. 2015etik aurrera Feminicidio.net webgunearen egitasmoaren koordinatzailea da prostituzioaren kontsumoa saihesteko sentsibilizazio tailerrak zein hausnarketarako baliabideak hedatuz.[4][5] Prostituzioan diharduten andreen bizimodua hobetzen laguntzearen aldekoa da, baita aldi berean prostituzioa desagertzeko urratsak ematearen defendatzailea ere.[2]

Estatu mailan zein Latinoamerikan antolaturiko kongresuetan parte hartzen du eta hitzaldiak ematen ditu bere bizipenetatik abiatuz eta prostituzioaren abolizioaren aldeko diskurtsoak sustatuz.[6][7][3][8]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Contra el mito de la 'puta feliz'» El Norte de Castilla 2019-02-06 (Noiz kontsultatua: 2019-06-01).
  2. a b Lozano, Maite Asensio. «Neonen osteko bizitzatik» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-06-01).
  3. a b «Amelia Tiganus: 'A una puta se la fabrica destruyendo su humanidad'» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2019-06-02).
  4. a b (Gaztelaniaz) Navarra.com. «Amelia Tiganus, superviviente de prostitución y trata: "Acostarse con 15 hombres en una noche no es un trabajo"» Navarra.com (Noiz kontsultatua: 2019-06-02).
  5. (Gaztelaniaz) Entrevista a Amelia Tiganus | Atlánticas. Revista Internacional de Estudios Feministas. (Noiz kontsultatua: 2019-06-02).
  6. Amelia Tiganusek prostituzioren abolizioari buruz hitzaldi bat emango du Gasteizen – Gizarterako. (Noiz kontsultatua: 2019-06-01).
  7. ««Praktikan, esklabo lana onartu egiten du euskal gizarteak» -» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2019-06-01).
  8. Puten matxinada (Nazioarteko Jardunaldiak. Urria. 2017) – Gizarterako. (Noiz kontsultatua: 2019-06-02).

Kanpo loturak

  • Amelia Tiganusi elkarrrizketa EITB-360 grados programan (2018)
  • Amelia Tiganusi elkarrizketa EITB- 360º Punto de vista programan (2019)
  • Feminicidio.net ataria