Ana Blandiana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ana Blandiana
RK1907 MG 7507-Edit Ana Blandiana.jpg
(2019)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakOtilia Valeria Coman
JaiotzaTimișoara1942ko martxoaren 25a (80 urte) (80 urte)
Herrialdea Errumania
Hezkuntza
HeziketaBabeș-Bolyai University (en) Itzuli
Hizkuntzakerrumaniera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, kazetaria, saiakeragilea eta haur literatura idazlea
Jasotako sariak
KidetzaErrumaniar Akademia
Izengoitia(k)Ana Blandiana

Musicbrainz: 65f4ff18-0d56-48e2-9e4b-781c081cfd57 Discogs: 1186995 Edit the value on Wikidata

Otilia Valeria Coman (Timișoara, 1942ko martxoaren 25a), Ana Blandiana pseudonimoz ezaguna, olerkari, saiakeragile eta ekintzaile errumaniarra da. Blandiana Errumaniako literaturagilerik garrantzitsuenetarikoa da, Nicolae Ceaușescuren erregimen komunista garaian zentsura jazarria.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere aita irakasle eta apaiz ortodoxoa izan zen, erregimen komunistak jazarria eta kartzelatua, aske utzi eta gutxira hil zen. Bere amaren jaioterri zen Koman (Transilvania) herritik hartu zuen bere literatur pseudonimo . "Herriaren etsai" izandako baten alaba izateagatik, unibertsitatean ikastea eta Errumanian publikatzea debekatu zitzaion, 1959an aldizkari batean bere lehen poema publikatu ondotik. Kazetari lanak egina da.

1964koa da bere lehen poema liburua, Lehen pertsona plurala. 1982an, Vienako Unibertsitatearen Herder saria jaso zuen bere lan guztiagatik. Erregimen komunista garaian, jazarria eta debekatua izan zen ber herrialdean, baina atzerrian arrakasta nabarmena ukan zuen.

Bere lehen ipuin liburua, Lau urtaroak, 1977koa da. Hurrengoa, Iraganerako Proiektuak (1982a) hamaika kontakizunek osatzen dute.  Edgar Allan Poe, Franz Kafka edo Julio Cortázarren ipuinekin konparatuak izan dira.

30 liburutik gora publikatu ditu, gai eta genero desberdinetakoak: poesia, entsgua, narratiba fantastikoa, eleberriak... Bere lana 24 hizkuntzatara itzuli da. PENeko ohorezko presidente da Errumanian eta Europako Poesia Akademiako, Mallarmé Pesia akademiako eta UNESCOren Munduko Poesia akademiako kide da