Ana Maria ZubiagaElordieta (Forua, Bizkaia, 1959) Genetika arloko katedraduna eta ikertzaile nagusia da Euskal Herriko Unibertsitatean, non graduko eta graduondoko eskolak ematen dituen. Haren ikerketa-esparrua kokatzen da Minbiziaren Biologia eta Genetikaren arteko elkargunean. Minbiziaren Biologia Molekularra izeneko ikertzaile taldea lideratzen du. Orobat, ikertzaile nagusia da UIRMI institutuan (University Institute for Regenerative Medicine and Oral Implantology).
Bere taldeak elkarlanean egiten du lan inguruko ikerketa taldeekin (CNIO, Bartzelonako Unibertsitatea) eta nazioartekoekin (NKI, Harvard, Karolinska, Kalifornaiko Unibertsitatea-San Diego).
Ana Zubiagak 60 artikulu baino gehiago argitaratu ditu zientzia-aldizkari espezializatuetan,[1][2] eta berauengatik jaso ditu 3.900 aipu baino gehiago.[3]
2024koazaroaren 22anJakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiak egin zuen Udazkeneko Osoko Bilduran erabaki zuen Ana Maria Zubiaga izango zela handik aurrera erakundeko lehendakaria.[4]
Doktoretza-ondoko ikerketa-ibilbidea Tufts eta Harvard unibertsitateetan[5] garatu zuen (1986-1994), non espezializatu baitzen minbiziaren garapenarekin eta erantzun immunologikoarekin zerikusia duten geneen erregulazioaren ikerketan.
1995az geroztik irakasle gisa aritzen da lanean EHUn. Ikertzaile bisitaria izan da Harvard-eko eta Kaliforniako Unibertsitatean, San Diegon (AEB).
Ana Zubiagaren ikerketa-eremua Minbiziaren Biologia eta Genetikaren arteko elkargunean kokatzen da. Bereziki, aztertzen du ziklo zelularraren erregulazio genetikoa eta haren inplikazioa minbizian eta ehunen endekapenean. Bere diseinu esperimentalek hurbilketa genomikoak, proteomikoak eta metodo zelular eta molekular klasikoak barne hartzen dituzte, eredu zelularrez edota animalien eredu genetikoez baliatuz. Taldearen ekarpenak goi-mailako aldizkarietan argitaratu dira. Bertan E2F transkripzio-faktoreen funtzio fisiologikoak eta patologikoak deskribatu dira, eta faktore horien jarduera-mekanismoak zehaztu.
Tumore zelulen ezaugarriak ikertzen dituzte. Orokorrean, proteina batek funtzionamendu anormala izaten da arrazoia. Hori jakitea interesgarria da, tumore zelulek proteina horiekiko menpekotasuna daukatelako. Hau da, behar dituzte euren ugalketarako, iraupenerako... Horrek adierazten du zaurgarritasun bat ere. Tratamenduak proteina anormal horietara bideratzen dituzte, terapia zuzendua da. Kimioterapia klasikoa erabili beharrean —tumore zelulei eta ez direnei eragiten die, eta hortik etortzen dira albo efektuak—, ideia da bilatzea zelulen zaurgarritasunak eta horietara zuzentzea terapia.[6]
Espainiako eta Euskal Autonomia Erkidegoko diruz lagundutako 25 ikerketa proiektutako ikertzaile nagusia izan da, tartean Biología del cáncer Consolider-Ingenio proiektukoa (2007-2012). 2001ez geroztik Minbiziaren Biologia Molekularra izeneko ikertzaile taldea lideratzen du, Eusko Jaurlaritzak finantzatua, eta berau osatuta dago unibertsitate-irakaslez, doktoretza-aurreko eta ondoko ikertzailez eta Ikerbasqueko ikertzailez. Horrez gain, taldeak kolaboratzaile sare aktibo eta zabala eratu du, bai estatu espainiarrean eta baita nazioartean ere. Horrezaz gain, Ana Zubiaga Cluster in Molecular Biomedicine, EHUko formakuntza eta ikerketa unitatearen zuzendaria da (2011-17).
Zuzendu ditu 18 doktore tesi eta master amaierako 27 lan baino gehiago. Nazioarteko kongresu askotan parte hartu du Genetika eta Biologia Molekularraren alorretan. Halaber, mintegi dezentetan parte hartu du, ikerkuntzakoak eta zientziaren dibulgaziokoak. 2008a ezkero EHUko BioForo hitzaldi zientifikoen antolatzailea ere bada.
Ana Zubiagak ardura instituzional ugari izan ditu Euskal Herriko Unibertsitatean, hala nola: Animalien Ongizaterako Etika Batzordeko kidea (2009-2014), Ikerketa Batzordeko kidea (2006-2009) eta Graduondoko Batzordeko kidea (2013-2014); Genetika Molekularreko Doktoretza Programako koordinatzailea (2005-2010) eta Biologia Molekular eta Biomedikuntzako Masterreko koordinatzailea (2008-2014); 2003tik Biomedikuntza Molekularreko Ikerketa Unitate eta Formakuntzako zuzendaria eta Genomikako zerbitzu orokorreko aholkularia da.
Aditu gisa, honako lan hauetan parte hartu du: (ANEP) Ebaluazio eta Prospektibaren Espainiako Agentziako koordinazio eta ebaluazioko taldekidea; Biologia Zelular eta Molekularreko eta Genetikako Arloan (2005-2008) eta Biomedikuntzako Arloan (2015-2018). Ad hoc ikuskatzailea izan da zenbait programa estatal eta nazioartekoren Ebaluazio batzordeetan. Ikuskatzailea da nazioarteko zenbait zientzia-aldizkaritan. Genes aldizkariaren editore gonbidatua da (2018-2019). Halaber, parte hartu du 80 doktore tesiren epaimahaietan, Espainiako unibertsitateetan.
Zientzia-aholkulari legez, 2011 ezkero Kanpoko Kontseilu Zientifikoko kide da Kantabriako Osasun-ikerketa Institutuan (IDIVAL); 2016a ezkero Kanpoko Kontseilu Zientifikoko kide Kantabriako Biomedikuntza eta Bioteknologiako Institutuan (IBBTEC). Halaber, 2007 eta 2010 artean kide hautatua izan da Minbiziaren Ikerkuntzarako Espainiako Elkartearen Zuzendaritza batzordean (ASEICA).
Mitxelena* J, Apraiz* A, Vallejo-Rodríguez* J, García-Santisteban I, Fullaondo A, Alvarez-Fernández, M, , Malumbres, M, & Zubiaga AM. An E2F7-dependent transcriptional program modulates DNA damage repair and genomic stability. Nucleic Acids Res. 46:4546-4559 (2018) * Equal contribution
Mitxelena J, Apraiz A, Vallejo-Rodríguez J, Malumbres M, Zubiaga AM. E2F7 regulates transcription and maturation of multiple microRNAs to restrain cell proliferation. Nucleic Acids Res. 44:5557–5570 (2016)
Iglesias-Ara A, Zenarruzabeitia O, Buelta L, Merino J & Zubiaga AM. E2F1 and E2F2 prevent replicative stress and subsequent p53-dependent organ involution. Cell Death Differ. 22(10):1577-1589 (2015)
Laresgoiti U, Olea M, Mitxelena J, Osinalde N, Rodriguez JA, Fullaondo A & Zubiaga AM. E2F2 and CREB cooperatively regulate transcriptional activity of cell cycle genes. Nucleic Acids Res. 41:10185-10198 (2013)
Ochoa E, Iriondo M, Bielsa A, Ruiz-Irastorza G, Estonba A & Zubiaga AM. Genome-wide copy number and fine-mapping analyses on Thrombotic Antiphospholipid Syndrome reveal strong haplotypic association with SH2B3-ATXN2 locus. PloS One. 8(7):e67897 (2103)
Osinalde N, Olea M, Mitxelena J, Aloria K, Rodriguez JA, Fullaondo A, Arizmendi JM and Zubiaga AM. The nuclear protein ALY binds to and modulates the activity of transcription factor E2F2. Mol Cell Proteom. 12:1087-1098 (2013)
Osinalde N, Hollegaard HM, Arrizabalaga O, Omaetxebarria MJ, Blagoev B, Zubiaga AM, Fullaondo A, Arizmendi JM, Kratchmarova I. Interleukin-2 signaling pathway analysis by quantitative phosphoproteomics. J Proteomics. 75: 177-191 (2011)
Bueno, MJ; Gómez de Cedrón, M; Laresgoiti, U; Fernández-Piqueras, J; Zubiaga, AM & Malumbres M. Multiple E2F-induced microRNAs prevent replicative stress in response to mitogenic signaling. Mol Cell Biol. 30: 2983-2995 (2010)
Iglesias-Ara*, A; Zenarruzabeitia*, O; Fernández-Rueda, J; Sánchez-Tilló, E; Field, SJ, Celada, A & Zubiaga, AM. Accelerated DNA replication in E2F1- and E2F2-deficient macrophages leads to induction of the DNA damage response and p21CIP-dependent senescence. Oncogene. 29: 5579-5590 (2010) * Equal contribution
Murga, M; Fernández-Capetillo, O; Field, SJ; Moreno, B; R-Borlado, L; Fujiwara, Y; Balomenos, D; Vicario, A; Carrera, AC; Orkin, SH; Greenberg, ME & Zubiaga, AM. Mutation of E2F2 in mice causes enhanced T lymphocyte proliferation, leading to the development of autoimmunity. Immunity. 15: 959-970 (2001)
García, I; Murga, M; Vicario, A; Field, SJ & Zubiaga, AM. A role for E2F1 in the induction of apoptosis during thymic negative selection. Cell Growth & Differ. 11: 91-98 (2000)
Field, SJ; Tsai, F; Kuo, F; Zubiaga, AM; Kaelin, WG; Livingston, DM; Orkin, SH & Greenberg, ME. E2F1 functions in mice to promote apoptosis and suppress proliferation. Cell. 85: 549-561 (1996).
Ana Zubiagak lan asko egin du zientzia-dibulgatzaile moduan: hitzaldiak eman ditu unibertsitateetan zein ikerkuntza zentruetan,[7] aditu gisa hitz egin du zenbait hedabidetan (Euskadi irratia, Radio Euskadi, ETB2), idatzi du zientzia aldizkarietan (El Médico Interactivo, Ikertu, Elhuyar) eta hedapen normalekoetan (Argia eta Jakin aldizkariak), hitz egin du DBHko ikasleen eta irakasleen aurrean eta osasun saileko langileentzat, parte hartu du zenbait zientzia-jardunalditan eta zenbait herritan antolatutako zientzia-hitzalditan.
“Understanding the role of Retinoblastoma/E2F pathway in cell cycle regulation and beyond”. BioSciences & Medicine hitzaldi-zikloa. EHU. 2017ko martxoa.
“Oncogenic and anti-oncogenic roles of E2F transcription factors”. Hitzaldia bioGUNE Ikerketa zentro kooperatiboan. Derio, 2016ko uztaila.
“¿Las extinciones son para siempre?”. Hitzaldia “Darwin eguna” zela eta. Zientzia-kulturako Katedrak antolatua. Bilbo, 2014ko otsaila.
“Ingenios genéticos para un Nuevo Parque Jurásico”. Hitzaldia San Alberto Magno konmemorazioaren XLI ekitaldian. EHU, Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Leioa, 2013ko azaroa.
“Egingo al dugu Jurassic Park berri bat Gorbean?” JakinMina hitzaldi-sorta, Jakiundek antolatuta. Gasteiz. 2012ko urtarrila.