André Chastel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
André Chastel
Dürer Melancholia I.jpg
Bizitza
Jaiotza Paris1912ko azaroaren  15a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Neuilly-sur-Seine1990eko uztailaren  18a (77 urte)
Hezkuntza
Heziketa Lycée Louis-le-Grand Itzuli
École normale supérieure
Tesi zuzendaria Augustin Renaudet Itzuli
Doktorego ikaslea(k) Daniel Arasse Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Irakaslea(k) Henri Focillon Itzuli
Ikaslea(k) Antoine Schnapper Itzuli
Jarduerak
Jarduerak arte-historialaria eta katedraduna
Enplegatzailea(k) Le Monde
Collège de France  (1970 -  1984)
Jasotako sariak
Kidetza Académie des Inscriptions et Belles-Lettres Itzuli
Royal Swedish Academy of Letters, History and Antiquities Itzuli
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientzien Bavariar Akademia
Société de l'histoire de Paris et de l'Île-de-France Itzuli

André Chastel (Paris, Frantzia, 1912ko azaroaren 15a - Neuilly-sur-Seine, Frantzia, 1990eko uztailaren 18a) idazle eta historialari frantsesa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italiako XV. eta XVI. mendeak aztertu zituen, batez ere. Haren lana garrantzi handikoa izan da artearen historian, batez ere, Art et humanisme à Florence au temps de Laurent le Magnifique (1959, "Artea eta humanismoa Florentzian Lorenzo Handiaren garaian") doktoretza-tesia. Artearen soziologiaren lan handi horretan, nabarmen uzten du Chastelek Quattrocento amaieran arteak kulturan izan zuen garrantzia. Le Grand Atelier ("Lantegi Handia") eta Renaissance méridionale (1965, "Hegoaldeko Errenazimentua"), La Crise de la Renaissance (1968, "Errenazimentuaren krisia") eta Le Mythe de la Renaissance (1969, "Errenazimentuaren mitoa") lanetan, gai orokor baten analisia egin zuen, segida baten bidez. 1956an, L´Art italien ("Italiar artea") argitaratu zuen, bizitza artistikoaren alderdi guztiak eta lanen prozesua azaltzen dituena.

1978. urtean Fables, formes, figures ("Fabulak, formak, figurak") artikulu-bilduma argitaratu zuen. 1975ean, Arte Ederretako Akademiako kide, eta 1980an Vicenzako Andrea Palladio Nazioarteko Arkitektura Zentroko lehendakari izan zen. Irakasle aritu zen, besteak beste, Sorbonan (1955-1970) eta Frantziako Eskolan (1970-1984). Horrez gainera, Chastel beti egon zen arkitektura- eta hirigintza-arazoekin arduratuta: Les Halles Parisko auzoko berrikuntza-lanetan talde bat osatu zuen, ikerketa bat egiteko, eta Chastel talde horretako koordinatzaile izan zen, hamar urtez. Hil ondoren argitaratu zen Chastelen Histoire générale de l´art français des origines au XIXsiècle (1993, "Frantziako artearen historia orokorra hasieratik XIX. mendera arte") lana.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]