Andrei Kontxalovski
Andrei Sergeievitx Mikhalkov-Kontxalovski (errusieraz: Андре́й Серге́евич Михалко́в-Кончало́вский; Mosku, 1937ko abuztuaren 20a) errusiar zinema zuzendaria da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nikita Mikhalkov antzezle eta zuzendariaren anaia da, eta artista familia batean hazia. Bere lehen film luzea (Pervyy uchitel 1965, Lehenengo maisua) sobietar zinemagintzaren berrikuntzaren sinbolotzat hartu zen. Hurrengoari, ordea, agintariek oso harrera txarra egin zioten (Istóriya Asi Klyáchkinoy, kotóraya lyubila, da ne vyshla zámuzh 1967, Asiako zoriontasuna), eta testu klasikoak egokitzen hasi behar izan zuen, produkzio handi bati heltzeko aukera izan baino lehen: Siberiada (Sibiriada 1978). Gero Estatu Batuetara joan zen, eta han bai, arrakasta handia izan zuen: Mariaren maitaleak (Maria's Lovers 1985), Infernuko trena (Runaway Train 1985) eta Tango eta Cash (Tango & Cash 1989). Errusiara itzuli zenean, komedia bikain bat filmatu zuen: Kúrochka Ryaba (1994).
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Paradise (2016)
- Belye nochi pochtalona Alekseya Tryapitsyna (2014)
- The Nutcracker in 3D (2010)
- Dans le noir (2007)
- Glyanets (2007)
- The Lion in Winter (2003, telefilm)
- Dom durakov (2002)
- The Odyssey (1997, telefilm)
- Kúrochka Ryaba (1994)
- The Inner Circle (1991)
- Tango & Cash (1989)
- Homer and Eddie (1989)
- Shy People (1987)
- Duet for One (1986)
- Runaway Train (1985)
- Maria's Lovers (1984)
- Split Cherry Tree (1982)
- Sibiriada (1979)
- Románs o vlyublyónnyj (1974)
- Dyadya Vanya (1970)
- Dvoryánskoe gnezdó (1969)
- Istóriya Asi Klyáchkinoy, kotóraya lyubila, da ne vyshla zámuzh (1966)
- Pervyy uchitel (1965)
- Málchik i gólub (1961)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-11-6 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Errusiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |