Nikita Mikhalkov
Nikita Sergeievitx Mikhalkov (errusieraz: Ники́та Серге́евич Михалко́в; Mosku, SESB, 1945eko urriaren 21a) zinemagile errusiarra da.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pintore baten biloba eta idazle baten semea da, Andrei Kontxalovski zinemagilearen anaia. Antzezle gisa hasi zen zineman. Besteak beste, Errusiako literaturako klasikoak egokitu zituen.
Antzezle-lana guztiz utzi gabe,Begi beltzak (1987) filmarekin mundu osoan izan zuen arrakasta. 1990eko hamarralditik aurrera, arrakasta handiko lanak egin zituen: Urga, maitasunaren lurraldea (1991, Urrezko Lehoia), Eguzkiak erreta (1994, Ingelesez besteko film onenaren Oscar Saria), Siberiako bizargina (1998).
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nikita Mikhalkov ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.