Kalkogeno

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anfigeno» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Taldea 16
Periodoa
2 8
 O 
3 16
 S 
4 34
 Se 
5 52
 Te 
6 84
 Po 
7 116
 Uuh 

Kalkogenoak, oxigenoaren familiako elementuak edo 16. taldeko elementuak, IUPACen nomenklatura modernoan, taula periodikoaren 16. seriean dauden elementu kimikoak dira. Lehenago anfigeno ere deitzen zitzaien.

XIX. mendean, Jöns Jakob Berzelius kimikariak anfigeno hitza proposatu zuen 16. taldeko elementuei deitzeko,[1] taldeko elementuek oxigatzak sortzen zituztelako. XIX. mendean zehar zenbaitek hitz hori erabili zuten, baina gaur egun zaharkituta geratu da.[1] Kalkogeno hitza, berriz, grezierazko χαλκος ("chalcos", (mea) eta γενές ("genes", eraketa) hitzetatik dator, eta lehen aldiz 1932an erabili zuen Wilhelm Biltz ikertzailearen taldeak Hanoverko Unibertsitatean, Werner Fischer kimikariak proposatuta.[2]

Talde honetako elementuak hauek dira:

Kalkogeno astunenen konposatuei (batez ere sulfuroei, seleniuroei eta teluriuroei), kalkogenuro ere deitzen zaie. Hala ere, oxidoei ez zaie izen hau ematen.

Oxigenoa eta sufrea ez-metalak dira, eta polonioa, selenioa eta telurioa metaloideak dira. Hala ere, azken elementu hori metaltzat hartzen da forma elementalean dagoenean.

Kalkogenoak oso arruntak dira mineral eran. Esaterako, pirita (FeS2) burdinaz eta sufrez osatutako mea bat da, eta AuTe2 minerala oso arrunta izan zen Estatu Batuetako urrearen sukarrean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   Jensen, William B. «A Note on the Term "Chalcogen"» Journal of Chemical Education (9): 1063 doi:10.1021/ed074p1063 Bibcode1997JChEd..74.1063J http://www.che.uc.edu/jensen/W.%20B.%20Jensen/Reprints/072.%20Chalcogen.pdf. Noiz kontsultatua: 2013-11-25 .
  2.   Fischer, Werner «A Second Note on the Term "Chalcogen"» Journal of Chemical Education (10): 1333 doi:10.1021/ed078p1333.1 Bibcode2001JChEd..78.1333F .



Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kalkogeno Aldatu lotura Wikidatan